[itzul] Beste korapilo bat

AElosegi antton.elosegi a bildua ehu.es
Ast, Aza 16, 09:18:43, CET 2006


Xabierri azaldu nion bezala, nire mezua garaiz kanpo itritsi zen aurreko
egunean bidali bainuen. Xabierren proposamenaren ondotik nirea irakurri
duenak pentsatuko zuen ez zitzaidala egoki iruditzen aurrekoa, baina ez zen
hori nire asmoa. Zenbait aldetik Xabierrena hobea dela uste baitut.
Baina Gotzoni esango diot  akordio hitzak baduela erabakik eta gainerakoek
ez duten esanahi bat. Ez dut ikusten nola eman daitezkeen akordioak. 
Eta "alferrikako nominalizazioaren iruzurtxoaz" asko dago eztabaidazeko.
Zoritxarrez ez daukat astirik. 
Antton


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Gotzon Egia
Bidaltze-data: jueves, 16 de noviembre de 2006 8:17
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Beste korapilo bat

Xabierrek:

> Hartutako erabakiaren kontra...

Anttonek:

> Hartutako akordioaren aurka...

«Erabakiak hartu»... Gazteleraren eragina ez ote dagoen hor: gazteleraz
«adoptar» edo «tomar» esaten dena, nago euskaraz ez ote den alderantziz
egiten, «eman» alegia. Erabakiak, aginduak, dekretuak, legeak, arauak... 
*eman* egiten dira.

Horrez gain, «halakoaren erabakia hartu du» esamoldeak beste iruzurtxo bat
ere gordetzen du, alferrikako nominalizazioarena, alegia: «halakoa erabaki
du» (aditza eta bere objektu zuzena) aski da.


--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago