[itzul] Beste korapilo bat
Aixe, S. L.
aixe a bildua ctv.es
Ast, Aza 16, 10:15:23, CET 2006
> «Erabakiak hartu»... Gazteleraren eragina ez ote dagoen hor: gazteleraz
> «adoptar» edo «tomar» esaten dena, nago euskaraz ez ote den alderantziz
> egiten, «eman» alegia. Erabakiak, aginduak, dekretuak, legeak, arauak...
> *eman* egiten dira.
Eskertzen diat, Gotzon, zalantza piztea. Badugu zer ikasia!
Gaiari nire jakintza ez oso zabal-sakonen betaurrekoetatik begiratuta, nik
esapide horren azpian (gaztelaniaren eragin agerikoaz beste) hau ikusten
diat: hainbat erabaki dituk posible, eta horietatik bat hartu da.
Erabileraren aldetik, egia da ez bide dela tradizio zaharrekoa, klasikoetan
ez baitut aurkitu (nire bilaketa baliabide urriengatik, beharbada). Ereduzko
Prosa Gaurren begiratuta, «erabaki» eta «ema» lemek (elkarren ondoan
daudela) ez dute emaitzarik ematen; «erabaki» eta «har» lemek, berriz,
hirurogeitik gora.
Bestalde, nahiz eta posible litzatekeen besterik gabe esaldi hori
«Erabakiaren kontra» (aditzaren forma burutua) edo «Erabakitakoaren kontra»
hastea, nik ez diot halako gaitzik ikusten, eta nire esaldian, gainera,
beste bi aukera horien artean dotoreago deritzot neureari (nola ez, bada!
;-), gero egiten zaion erreferentziarako («erabaki horrek») guztiz
baliagarri ikusten dudalako:
«Hartutako **erabakiaren** kontra bozkatu duena edo arrazoiak azalduz
abstenitu dena salbuetsita geratuko da **erabaki horrek** dakartzan
erantzukizunetatik.»
Bukatzeko, datu interesgarri bat: hiztegietan (Zehazki, Elhuyar, 3000,
Euskalterm) badator «erabakia hartu» (ikus «adoptar»).
Besarkada bat,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago