[itzul] Zalantza bat

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Or, Aza 17, 10:40:29, CET 2006


'dekonstrukzio' egingo nuke nik, zalantzarik gabe, baldin eta filosfiako
kontzeptuaz ari bagara (ez duzu testuingurua edo gaia aipatu, eta,
horregatik, zalantza egin liteke, baina filosofiakoa bada, mailegatzea da,
nire ustez, egokiena). Begira Euskaltermen:

eu 	dekonstrukzio
es 	deconstrucción
fr 	déconstruction
en 	deconstruction

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Yolanda Arrieta
Enviado el: viernes, 17 de noviembre de 2006 10:31
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Zalantza bat


Kaixo:
Lehen aldiz erabiltzen dut zerbitzu hau eta apur bat beldurtuta nabil.
Duda bat daukat gaztelaniazko "deconstrucción" hitza euskaratu eta euskaraz
erabilgarri bezain ulergarri bihurtzeko. Ez dakit bere horretan hartu eta
euskarazko hizkiz idatzi eta kito, hots, "dekonstrukzio", ala "deseraiketa"
edo antzekoak erabili.
Berriz diot, arazoa ez da soilik hitza bera nola itzuli -nahiz eta jakin
gura nukeen zein den terminologia zabalduena-, baizik gero nola hitz hori
erabili edo txertatu diskurtso batean, berba hori -kontzeptua, hobeto
esanda- arrotz izan ez dadin.
Tira, nahiko, oraingoz. Ea norbaitek pistaren bat ematen didan.
Mila esker,
Yolanda Arrieta




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago