[itzul] ER: ER: Zalantza bat

yolanda arrieta malaxetxebarria yarrietamax a bildua hotmail.com
Al, Aza 20, 14:16:38, CET 2006


Eskerrik asko.


>From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
>Reply-To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>Subject: [itzul] ER:  ER: Zalantza bat
>Date: Mon, 20 Nov 2006 12:49:57 +0100
>
>Arazo izan liteke, baina ez erabateko drama ere, noiznahi gertatzen
>baitzaigu hori hizkuntzarekin eta, bereziki, itzulpenetan. Euskaratik
>erdaretara itzultzean ere gertatzen dira halakoak; batez ere, hor bezala,
>hizkuntza-jolas edo -jokoak tartean direla. Ez diogu eman behar, beraz,
>kulpa guztia euskarari, erdararen menpekotasunak baitu gehiena.
>
>Hala ere, berrerantzun hau aprobetxatu nahi dut aurrekoan ahaztu zaidan
>zerbait esateko. Zinezko terminoaren ildotik ere posible da aditzezkoak
>ematea, zeharka; esate baterako: "zerbaiten/norbaiten dekonstrukzioa egin",
>"dekonstrukzioa egin zaion zerbait/norbait"... Dena dela, ez dugu pentsatu
>behar irakurleak ez duela egiten zubirik formen gainetik "deseraiki" eta
>"dekonstrukzio" hitzen artean, egoki josia bada testua eta lotura hori
>sendotu beharra hasieratik kontuan hartzen bada.
>
>Baliabide guztiekin, bada, eta sormen apur batekin, ez da hain ere zaila
>testu adierazkor eta egoki bat moldatzea.
>
>"Construir", "construido" eta "construcción", berriz, ez dira, izatez,
>termino, eta, publizitatean bezala, hobe da erdarazko hitz-jolasetan
>murgildu AURRETIK pentsatzea ea joko horren bertsio itzulia beharko dugun
>gero. Hots, dena "idazkonstruitu" aurretik pentsatu nola "itzuldeseraiki"ko
>dugun kontua.
>
>Zorte on, nolanahi ere, hitz-mekanoarekin.
>
>-----Jatorrizko mezua-----
>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: yolanda arrieta
>malaxetxebarria
>Bidalia: astelehena, 2006.eko azaroak 20 09:57
>Nora: itzul a bildua postaria.com
>Gaia: Re: [itzul] ER: Zalantza bat
>
>
>Bai, kontua da bizi-esperientziak eraman nauela hitz horretara. Diskurtso
>bat sortzen ari naiz, eta diskurtso horretan bizitzatik jaso ditudan
>ondorioei izena jartzean egin dut topo dekonstrukzioarekin. Gertatzen dena
>da, orain, jasotakoa kontzeptu bihurtu eta testua josten hasi naizenean,
>batetik ni bezala esperientziatik hitzaren esanahia jaso dutenengana heldu
>nahi nukeela, teknizismorik gabe, baina, noski, hitza bere horretan ezaguna
>den esparru akademikoa baztertu gabe. Gaztelaniaz hitz berberaren barruan
>hitzak, aditzak eta abarreko mordo bat daukat diskurtsoa beti kutsu bereko
>hitz-aukerekin osatzeko (construir, deconstruir, construido, deconstruido,
>construyendo, deconstruyendo, constructo, construcción....) Euskaraz, 
>ordea,
>batetik dekonstrukzioa daukat, baina, gero, testua josten hastean, zuk esan
>bezala, beste hitz batzuk erabili behar ditut, eraiki, deseraiki(?), 
>xehetu,
>zatitu, atal-zatitu, ataldu... Eta ez dakit ba hau egitean ez ote naizen
>aldentzen nire helburu nagusietatik, izan ere, hitz bakoitzak ukiitu
>ezberdinak dituelako irakurle bakoitzarentzat eta nire helburua, hain 
>zuzen,
>aurkakoa baita, alegia, kontzeptuak xehetu eta atalka zatitzea, esanahi
>orokor orotatik aldendu asmoz.
>
>
>
> >From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
> >Reply-To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> >To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> >Subject: [itzul] ER:  Zalantza bat
> >Date: Mon, 20 Nov 2006 09:22:19 +0100
> >
> >Nik ere "dekonstrukzio" erabiliko nuke, termino berezi modura.
> >
> >Beste kontu bat da ea (hori al duzu zalantza?) "dekonstruitu" aditza ere
> >jan
> >behar dugun.
> >
> >Ez litzateke lehen kasua, ez euskaraz eta ez beste hizkuntzetan, bide
> >banatatik egiten dena a) aditza, bide arruntetik ("deseraiki") eta b)
> >nominalizazioa, kultismoz ("dekonstrukzio").
> >
> >-----Jatorrizko mezua-----
> >Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> >[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Yolanda Arrieta
> >Bidalia: ostirala, 2006.eko azaroak 17 10:31
> >Nora: itzul a bildua postaria.com
> >Gaia: [itzul] Zalantza bat
> >
> >
> >Kaixo:
> >Lehen aldiz erabiltzen dut zerbitzu hau eta apur bat beldurtuta nabil.
> >Duda bat daukat gaztelaniazko "deconstrucción" hitza euskaratu eta 
>euskaraz
> >erabilgarri bezain ulergarri bihurtzeko. Ez dakit bere horretan hartu eta
> >euskarazko hizkiz idatzi eta kito, hots, "dekonstrukzio", ala 
>"deseraiketa"
> >edo antzekoak erabili.
> >Berriz diot, arazoa ez da soilik hitza bera nola itzuli -nahiz eta jakin
> >gura nukeen zein den terminologia zabalduena-, baizik gero nola hitz hori
> >erabili edo txertatu diskurtso batean, berba hori -kontzeptua, hobeto
> >esanda- arrotz izan ez dadin.
> >Tira, nahiko, oraingoz. Ea norbaitek pistaren bat ematen didan.
> >Mila esker,
> >Yolanda Arrieta
> >
>
>_________________________________________________________________
>Don't just search. Find. Check out the new MSN Search!
>http://search.msn.com/
>

_________________________________________________________________
Express yourself instantly with MSN Messenger! Download today it's FREE! 
http://messenger.msn.click-url.com/go/onm00200471ave/direct/01/




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago