[itzul] ER: ER: Zalantza bat

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Aza 20, 12:49:57, CET 2006


Arazo izan liteke, baina ez erabateko drama ere, noiznahi gertatzen
baitzaigu hori hizkuntzarekin eta, bereziki, itzulpenetan. Euskaratik
erdaretara itzultzean ere gertatzen dira halakoak; batez ere, hor bezala,
hizkuntza-jolas edo -jokoak tartean direla. Ez diogu eman behar, beraz,
kulpa guztia euskarari, erdararen menpekotasunak baitu gehiena.

Hala ere, berrerantzun hau aprobetxatu nahi dut aurrekoan ahaztu zaidan
zerbait esateko. Zinezko terminoaren ildotik ere posible da aditzezkoak
ematea, zeharka; esate baterako: "zerbaiten/norbaiten dekonstrukzioa egin",
"dekonstrukzioa egin zaion zerbait/norbait"... Dena dela, ez dugu pentsatu
behar irakurleak ez duela egiten zubirik formen gainetik "deseraiki" eta
"dekonstrukzio" hitzen artean, egoki josia bada testua eta lotura hori
sendotu beharra hasieratik kontuan hartzen bada.

Baliabide guztiekin, bada, eta sormen apur batekin, ez da hain ere zaila
testu adierazkor eta egoki bat moldatzea.

"Construir", "construido" eta "construcción", berriz, ez dira, izatez,
termino, eta, publizitatean bezala, hobe da erdarazko hitz-jolasetan
murgildu AURRETIK pentsatzea ea joko horren bertsio itzulia beharko dugun
gero. Hots, dena "idazkonstruitu" aurretik pentsatu nola "itzuldeseraiki"ko
dugun kontua.

Zorte on, nolanahi ere, hitz-mekanoarekin.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: yolanda arrieta
malaxetxebarria
Bidalia: astelehena, 2006.eko azaroak 20 09:57
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] ER: Zalantza bat


Bai, kontua da bizi-esperientziak eraman nauela hitz horretara. Diskurtso
bat sortzen ari naiz, eta diskurtso horretan bizitzatik jaso ditudan
ondorioei izena jartzean egin dut topo dekonstrukzioarekin. Gertatzen dena
da, orain, jasotakoa kontzeptu bihurtu eta testua josten hasi naizenean,
batetik ni bezala esperientziatik hitzaren esanahia jaso dutenengana heldu
nahi nukeela, teknizismorik gabe, baina, noski, hitza bere horretan ezaguna
den esparru akademikoa baztertu gabe. Gaztelaniaz hitz berberaren barruan
hitzak, aditzak eta abarreko mordo bat daukat diskurtsoa beti kutsu bereko
hitz-aukerekin osatzeko (construir, deconstruir, construido, deconstruido,
construyendo, deconstruyendo, constructo, construcción....) Euskaraz, ordea,
batetik dekonstrukzioa daukat, baina, gero, testua josten hastean, zuk esan
bezala, beste hitz batzuk erabili behar ditut, eraiki, deseraiki(?), xehetu,
zatitu, atal-zatitu, ataldu... Eta ez dakit ba hau egitean ez ote naizen
aldentzen nire helburu nagusietatik, izan ere, hitz bakoitzak ukiitu
ezberdinak dituelako irakurle bakoitzarentzat eta nire helburua, hain zuzen,
aurkakoa baita, alegia, kontzeptuak xehetu eta atalka zatitzea, esanahi
orokor orotatik aldendu asmoz.



>From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
>Reply-To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>Subject: [itzul] ER:  Zalantza bat
>Date: Mon, 20 Nov 2006 09:22:19 +0100
>
>Nik ere "dekonstrukzio" erabiliko nuke, termino berezi modura.
>
>Beste kontu bat da ea (hori al duzu zalantza?) "dekonstruitu" aditza ere
>jan
>behar dugun.
>
>Ez litzateke lehen kasua, ez euskaraz eta ez beste hizkuntzetan, bide
>banatatik egiten dena a) aditza, bide arruntetik ("deseraiki") eta b)
>nominalizazioa, kultismoz ("dekonstrukzio").
>
>-----Jatorrizko mezua-----
>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Yolanda Arrieta
>Bidalia: ostirala, 2006.eko azaroak 17 10:31
>Nora: itzul a bildua postaria.com
>Gaia: [itzul] Zalantza bat
>
>
>Kaixo:
>Lehen aldiz erabiltzen dut zerbitzu hau eta apur bat beldurtuta nabil.
>Duda bat daukat gaztelaniazko "deconstrucción" hitza euskaratu eta euskaraz
>erabilgarri bezain ulergarri bihurtzeko. Ez dakit bere horretan hartu eta
>euskarazko hizkiz idatzi eta kito, hots, "dekonstrukzio", ala "deseraiketa"
>edo antzekoak erabili.
>Berriz diot, arazoa ez da soilik hitza bera nola itzuli -nahiz eta jakin
>gura nukeen zein den terminologia zabalduena-, baizik gero nola hitz hori
>erabili edo txertatu diskurtso batean, berba hori -kontzeptua, hobeto
>esanda- arrotz izan ez dadin.
>Tira, nahiko, oraingoz. Ea norbaitek pistaren bat ematen didan.
>Mila esker,
>Yolanda Arrieta
>

_________________________________________________________________
Don't just search. Find. Check out the new MSN Search!
http://search.msn.com/




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago