[itzul] Wordfast: fitxategi bateko sorburu testua berreskuratzea, itzuli ondoren
Alberto Martinez de la Cuadra
acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Ost, Aza 22, 11:18:40, CET 2006
Gaztelaniazko araudi bat itzuli dut euskarara, baina jatorrizko
testuaren gainean egin dut, itzulpenerako beste fitxategi bat sortu
gabe. Beraz, gaztelaniazko eta euskarazko segmentuak ditut fitxategian,
oraindik ez baitut Quick clean-up delakoa sakatu gaztelaniazko testua
eta markak ezabatzeko. Ezabatzen baditut, gaztelaniazko testua galdu
egingo dut.
Bada modurik gaztelaniazko testua berreskuratzeko (memoriaren fitxategia
ireki eta segmentuak bilatu gabe)?
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago