[itzul] Wordfast: fitxategi bateko sorburu testuaberreskuratzea, itzuli ondoren

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Ost, Aza 22, 13:01:15, CET 2006


Mezua bidali ondoren, beste gauza bat egitea bururatu zait:

1.- Quick Clean sakatu gabeko testu hori beste fitxategi baten gorde dut.

2.- Wordfast botoia sakatu dut.

3.- Translation Memory eta, ondoren, Service sakatu dut.

4.- Han Reverse botoia sakatu dut alderantzizko norabidean itzultzeko. Programak beste memoria bat sortu du, nik erabiltzen dudanaren alderantzizkoa (Rev-XXX.txt), hau da, eu-es.

5.- Ondoren, Tools botoia sakatu dut eta fitxategia hautatu dut (egin dudan fitxategi berria).

6.- Tolls horren barruan, Translate botoia sakatu ondoren, itzulpena egin dit alderantziz alderantzizko memoria horrekin. Horrela, bada, gaztelaniazko segmentuak euskarazkoen ondoren azaldu dira; Quick Clean sakatu dut eta erdarazko segmentuekin gelditu naiz.

Akats txiki bat egin dit: "ARTÍCULO 1" zekarren tokian, "1." baino ez da azaldu. Beste guztia ondo dago. Testua apur bat luzea zenez, Karlosek esandako moduan baino arinago egin dudala uste dut (banan-banan egin gabe).


Ondoren, Elena Garcia Berasategik mezu bat bidali dit neuri, eta beste bat Itzulist posta-zerrendara. Antza denez, ez da heldu, eta horregatik hona aldatu dut, norbaitentzat interesgarria izan baitaiteke.


"Kaixo, Alberto:

Inglesezko Wordfast-yahoogroupsen PlusToyz izeneko fitxategi bat dago. Word dokumentu bat da eta bertatik makro batzuk ejekutatu daitezke. Bertan 'SourceTextOnly' izeneko bat dago. Horren gainean klik bikoitza egin eta zein fitxategiren gainean egin nahi duzun galdetuko dizu. Egin ezazu segmentatutako dokumentuaren kopia bat eta horren gainean ejekutatu. Egindako kopian jatorrizko testua lortuko duzu eta segmentatutakoan clean-up egin dezakezu lasai asko.

Posta-zerrendara iritsiko ote den ez dakidanez, mezu honi atxikituta zure postara zuzenean ere bidaltzen dizut PlusToyz hori. 

Zorte on,
Elena
-----------------------------------
Elena Garcia Berasategi
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Zelai Haundi Kalea, 3
Osinalde Industrialdea
20170 Usurbil
Tlf: 943 377225 / Faxa: 943 365923
elena a bildua eleka.net / www.eleka.net"





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago