[itzul] Ratoncito Perez

garbine mendizabal euskara a bildua ordizia.org
Ast, Aza 23, 13:59:27, CET 2006


Gurean sutara botatzen genuen hortza, eta berria ekartzeko esan. Jakina,
garai hartan "txapa" zegoen sukaldetan.
Ez zen saririk izaten.
Garbine
Ordiziako Udala

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: jueves, 23 de noviembre de 2006 13:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Ratoncito Perez


Orain arte ezer esan gabe egon naiz baina gauzatxo bat kontatu nahi
dizuet. Gure etxean (Mungialdean) ez da sekula hortzak eramaten
dituen sagurik egon. Beti botatzen izan ditugu teilatura eta Maritxu
Teilatukori berria ekartzeko eskatu. Sari kontu hori gurean ez da
ezaguna izan. Oraindik ere, gurean Maritxuren kantua kantatzen
dugu eta teilatura bota hortza, beti egin izan dugun bezala. Eta ez
naiz duela mendeak gertatzen zen gauza batez ari.

Normal ikusten dut, bestalde, erdal kulturaren ondorioz, kaleko jende
askok horren berririk ez izatea. Baina izugarriagoa deritzot (eta nire
pentsamendu soila baino ez da) "Agirre sagua" asmatzeari. Ez dut
ezer sagu horren kontra baina ez da hori euskal ohitura (nire
inguruan, behintzat). Ez txartzat hartu baina itzulpen "gordina" egitea
baino gehiago litzateke nire ikuspegitik.

Agurtzane




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago