[itzul] Ratoncito Perez

Inma Eguen eguen a bildua zaldibar.org
Ast, Aza 23, 16:20:34, CET 2006


Sekula entzun barik neukan horrelakorik, eta ikaragarri gustatu zait 
"Ratoncito Perez"-en baliokidea. Nik ezin dut berbarik egin inoren izenean, 
galdetuko diet gurasoei, baina gurera -Elorrioko baserritar kaletartuen 
etxera- ratoncito perez etortzen zen hagina jausten zitzaigun bakoitzean.
Durangaldean horren arrastorik bai?

Ima Eguen
Zaldibarko Udala

----- Original Message ----- 
From: "garbine mendizabal" <euskara a bildua ordizia.org>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, November 23, 2006 1:59 PM
Subject: Re: [itzul] Ratoncito Perez


> Gurean sutara botatzen genuen hortza, eta berria ekartzeko esan. Jakina,
> garai hartan "txapa" zegoen sukaldetan.
> Ez zen saririk izaten.
> Garbine
> Ordiziako Udala
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Agurtzane Mallona
> Enviado el: jueves, 23 de noviembre de 2006 13:23
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Ratoncito Perez
>
>
> Orain arte ezer esan gabe egon naiz baina gauzatxo bat kontatu nahi
> dizuet. Gure etxean (Mungialdean) ez da sekula hortzak eramaten
> dituen sagurik egon. Beti botatzen izan ditugu teilatura eta Maritxu
> Teilatukori berria ekartzeko eskatu. Sari kontu hori gurean ez da
> ezaguna izan. Oraindik ere, gurean Maritxuren kantua kantatzen
> dugu eta teilatura bota hortza, beti egin izan dugun bezala. Eta ez
> naiz duela mendeak gertatzen zen gauza batez ari.
>
> Normal ikusten dut, bestalde, erdal kulturaren ondorioz, kaleko jende
> askok horren berririk ez izatea. Baina izugarriagoa deritzot (eta nire
> pentsamendu soila baino ez da) "Agirre sagua" asmatzeari. Ez dut
> ezer sagu horren kontra baina ez da hori euskal ohitura (nire
> inguruan, behintzat). Ez txartzat hartu baina itzulpen "gordina" egitea
> baino gehiago litzateke nire ikuspegitik.
>
> Agurtzane
>
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago