[itzul] Ratoncito Pérez
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Ast, Aza 23, 16:03:13, CET 2006
Guztiz ados zurekin. Nik entzun dudana baino ez dut adierazi. Gurean ere
umeekin "Maritxu Teilatuko" erabiltzen dugu. Horretarako Oskorriren "Katuen
testamendua" diskoak sekulako ekarpena egin zuen.
2006/11/23, Agurtzane Mallona <amallona a bildua euskal.deusto.es>:
>
> Orain arte ezer esan gabe egon naiz baina gauzatxo bat kontatu nahi
> dizuet. Gure etxean (Mungialdean) ez da sekula hortzak eramaten
> dituen sagurik egon. Beti botatzen izan ditugu teilatura eta Maritxu
> Teilatukori berria ekartzeko eskatu. Sari kontu hori gurean ez da
> ezaguna izan. Oraindik ere, gurean Maritxuren kantua kantatzen
> dugu eta teilatura bota hortza, beti egin izan dugun bezala. Eta ez
> naiz duela mendeak gertatzen zen gauza batez ari.
>
> Normal ikusten dut, bestalde, erdal kulturaren ondorioz, kaleko jende
> askok horren berririk ez izatea. Baina izugarriagoa deritzot (eta nire
> pentsamendu soila baino ez da) "Agirre sagua" asmatzeari. Ez dut
> ezer sagu horren kontra baina ez da hori euskal ohitura (nire
> inguruan, behintzat). Ez txartzat hartu baina itzulpen "gordina" egitea
> baino gehiago litzateke nire ikuspegitik.
>
> Agurtzane
>
--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago