[itzul] trados

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
As, Aza 28, 12:53:22, CET 2006


Amaia, toreatzailea ateratzeko, egin goiko barran ver--barra de
herramientas--eta azalduko zaizun zabalgarrian aktibatu TW4win funtzioa
ezkerreko gezitxoarekin, eta horrek igorko du toreatzailearen ikonoa.
Bigarren galderarekin zer esan nahi duzu, itzuli beharreko laukia hutsik
azaltzen zaizula lehenengo laukiaren azpian, edo ez dut ondo ulertu?
----- Original Message -----
From: "Amaia Imaz Clemente" <amaia_imaz a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 28, 2006 12:00 PM
Subject: [itzul] trados


Kaixo guztioi:

  Galdera zoroa irudituko zaizue agian, lotsa ere ematen dit egiteak, baina,
bide batez, aurretik nuen zalantza bat planteatzeko aprobetxatuko dut.

  Batetik, nola agerrarazten da Tradosen ikonoa (toreatzaile moduko hori)
tresna barran?

  Bestetik, Tradosekin itzultzean, zergatik azaltzen dira batzuetan sorburu
testua eta xede testua eta beste batzuetan xede testua bakarrik? Alegia, zer
egiten dut oharkabean batetik bestera pasatzeko eta nola egin dezaket
nahita? Aurrekoarekin lotuta dagoela uste dut, ikonorik gabe eta orain arte
itzulitako zatia euskara hutsean dagoela nabil-eta orain, baina auskalo...

  Eskerrik asko aldez aurretik,
  Amaia


---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago