[itzul] trados

Amaia Imaz Clemente amaia_imaz a bildua yahoo.es
As, Aza 28, 12:00:40, CET 2006


Kaixo guztioi:
   
  Galdera zoroa irudituko zaizue agian, lotsa ere ematen dit egiteak, baina, bide batez, aurretik nuen zalantza bat planteatzeko aprobetxatuko dut.
   
  Batetik, nola agerrarazten da Tradosen ikonoa (toreatzaile moduko hori) tresna barran?
   
  Bestetik, Tradosekin itzultzean, zergatik azaltzen dira batzuetan sorburu testua eta xede testua eta beste batzuetan xede testua bakarrik? Alegia, zer egiten dut oharkabean batetik bestera pasatzeko eta nola egin dezaket nahita? Aurrekoarekin lotuta dagoela uste dut, ikonorik gabe eta orain arte itzulitako zatia euskara hutsean dagoela nabil-eta orain, baina auskalo...
   
  Eskerrik asko aldez aurretik,
  Amaia

 		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago