[itzul] interculturalidad eta transculturalidad

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
Ost, Aza 29, 11:08:43, CET 2006


Egun on guztioi:
Hemen nabil buruari bueltak ematen goiko bi termino horiek berdinak 
ote diren ala ez erabakitzeko. Baten batek jakingo balu, emango 
lidake bien arteko aldearen berri. Nire testuingurua zein den azalduko 
dizuet, lagungarri izan daitekeelakoan. Begira, Unibertsitatea 
ikasleen konpetentzia edo gaitasun batzuk definitzen ari da, ikasten 
duten bitartean landu beharko liratekeenak eta amaieran zein maila 
lortu duten ikusteko balioko luketenak. Oraingoan ageri zaidan 
gaitasuna aniztasunari eta kulturartekotasunari dagokio eta hala dio 
gaztelaniaz: "Fomenta la integración y la transculturalidad como la 
manera de acometer la diversidad". Nik neuk "kulturetan zeharrekotasuna" 
jarriko nuke, uste baitut inter- eta trans- desberdinak direla, baina nola 
ulertu behar da trans- hori?
Mila eta bat esker aldez aurretik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago