[itzul] -ar/-(t)ar

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Aza 30, 12:06:46, CET 2006


Behin baino gehiagotan atera da plaza honetan -ar/-tar saltsa, eta behin
baino gehiagotan kexatu dira hemengoak edo hangoak (Bidasoa, Zaldibia,
Ondarroa, Añorga...) Euskaltzaindiak bertakoek erabiltzen ez duten forma
eman/arautu duelako.
Euskaltzaindiak ez zuen beti asmatuko, horretan ez dago zalantzarik, baina
'beti hala esan izan da/dugu' esaldia ere neurrian hartu behar da.
Oro har, onartuta dago tradizioari eta erabilerari erreparatu behar zaiela
herritarren izenaren forma emateko orduan, arau finkorik ez baitago eta
aldaerak ere ugariak baitira. Baina ez da hor amaitzen auzia.

Gaur eguneko erabilera eta tradizioa bat ez datozenean, nola joka?
Toki jakin batekoek forma bat erabiltzen dutenean herritarren izena emateko
eta ingurukoek toki jakin horretako herritarrak izendatzeko beste bat
erablitzen dutenean, zeini kasu egin?

Bertakoek zer esaten duten kontuan izan behar da, jakina, baina ez da
kontuan hartu beharreko parametro bakarra. Hori esan nahi dut, besterik ez.

Eta datu batzuk:

Zaldibiaren kasuan, Saroik dioenez, 'zaldibitar' erabiltzen dute bertakoek
(gazteek eta zaharrek), baina Euskaltzaindiak 'zaldibiar' eman du.

Orotariko Euskal Hiztegiaren corpusean, berriz, ez da 'zaldibitar' behin ere
agertzen. Bai, ordea, 'zaldibiar' eta 'zaldibiatar'

-Orixe: <Lau gizon aietan Iztueta zaldibiarra, zigor-maisu, puntuak ematen>

-Koldo Mitxelena: <..eta hori da gero Larregiren ondotik ibili zen
Lardizabal zaldibiarrak, Larramendiren gramatika ia-ia hitzez-hitz aldatzea
gainera, Condairan bereganatu zuena>

-Gregorio Mujika: <Pernando ezagutu zutenen artean Iztueta Zaldibiarra da
aren gertaera batzuek idaztietan jarri dizkiguna>

-Bilduma.Zabala. <Nai diet lagundu,  nik baldin al banu,  alkarri umildu,
berriz ere bildu,  Tomas Zaldibiatarrak  desiatzen du>


Bidasoaren kasuan, berriz, denetatik dago corpusean (Bidaso/Bidasoa
kontuan), baina, bestetik, 'bidasotar' baino ez da ageri, bertakoek, Mikelek
dioenez, erabiltzen dutenarekin bat:

-Mitxelena
...baita ere XVIIIgarren mendez gero edo, Bidasoaz haraindiko zenbait
idazlek / Bidaso-alde honek garbi dauka azala oraindik, giza-erlauntz eta
xinurritegirik gabe

-Lekuona
Bidasoaz aruzkoak, obeto

-Azola
Endaia-aldeko Pausuko elizea egiten etorri zan Bidaso ertzetara / Bai,
orduko Bidasoako tren-txikian joan giñan

-Alf. Zabala
Begira an bean Endaia, eta Bidaso ibaia, bere gañetik dator su ta gar
burnibidezko pasaia

-Iztueta
Alde askotatik dakigu bada seguru Españak beretzat ezagutu ez ezik, berak
bakarrik gozatu ere oi zebala Bidasoako ibaia

-Txirrita
Apellidua Olazabal det  eta Felix da izena,  irundarra naiz Bidasoako
Elorrin bizi naizena

Arrese Beitia
... Erdue napar anaiak,  Erdue bere Bidasoatik  Beste aldeko aidiak,  Zuek
eta guk garealako  Aita Tubalen semiak

-Azkue
Zuk modu askotara, ezin obeto ta sarri erakutsi dauskuzu Bidasoatik onanzko
euskaldunoi beste alde orretakoak dauskuen maitetasuna

-Joan Etxaide
Bidasoz egoaldetik baiño, iparraldetik luzaroago irun zituzten oitura gordin
eta garratz auek

-Zubiri
orra ba, mendiz haraindiko, Bidasoz bertze aldeko eskualde guzietako eskuara
dena bat, Xuberotarreen hitz zonbait alde bat utzirik
Salbatore Mitxelena
Bidasoz-ona arrotz-aztarrenik ez da

-Izeta
Bidasotar ez direnek ere, uste dugu aise irakurriko dutela nobela pollit
hau, den oiturarik ttipiena irakurtzeko baldin badute

-Nafarroako euskal idazleak bilduma. Irigarai
Gure bidasotar zintzoa irian zagon bitartean bozik zagon eta bozikago aren
nagusiak

-Azola
Goian Bego Bidasotar euskaldun aundi au


Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Taberna Irazoqui,Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: jueves, 30 de noviembre de 2006 9:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] -ar/-(t)ar


Egun on,

Nik ere ez dakit arauarekin bat datorren, baina bertakook "bidasotar"
erraten dugu.

Bidenabar, aprobetxatu nahi nuke kontu hau bertze bat argitzeko (beharbada
gai hau argitzeko ere balio dezake!): iruditzen zait Mutiloa eta Bidasoa ez
ditugula zaku berean sartu behar. Nire ustez (Mutiloa ez bezala?) Bidasoa,
Bidasoa (-a) da (nahiz eta Euskaltzaindiak ez eman horrela bere izendegian).

Gure praktikak (Alkaiaga auzoan, gure etxetik atera eta kontu eman behar
izaten genuen "putzu" horretara ez erortzeko) behinik behin hori adierazten
du: Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... egiten dugu.

Prentsan eta "Bidasoako", "Bidasoara", "Bidasoatik" irakurri aldiro, iritzi
hau nonbait norbaiti aipatzeko gogoa piztu zait, baina gaur arte ez dut
horretarako aukerarik izan.

Mikel Taberna






-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Saroi Jauregi
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 15:43
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] -ar/-(t)ar

Arratsalde on:

"Bertakoek esan beharko dute nola esaten duten" esan du Jon Agirrek, baina
bertakoen iritzia eta erabilera ez dira beti bat etortzen Euskaltzaindiaren
arauarekin.
Zaldibiaren kasuan, adibidez, 'zaldibitar' erabiltzen dugu bertakoek
(gazteek eta zaharrek), baina Euskaltzaindiak 'zaldibiar' eman du.

Saroi Jauregi
ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
Zelai Haundi, 3 / 20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
saroi a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 10:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] -ar/-(t)ar


Euskaltzaindiaren 140. arauak dioenez, "lazkaotar" (Lazkao). Hori ziurra da.

Besteak ez dira ageri, udalerriak ez direlako. "Lasao" antzekoa izan
daiteke, "lasaotar" (?) beraz. Baina "Bidasoa" bestetarikoa da, hurbilago
"Mutiloa"ren eredutik. "Mutiloar" denez, "bidasoar" (?) izan daiteke. Baina
dedukzio hutsa, ez da besterik. Bertakoek esan beharko dute nola esaten
duten, arauak baino salbuespenak ia gehiago baitira "-(t)ar"en kontuan.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de txema
Enviado el: miércoles, 29 de noviembre de 2006 9:23
Para: Itzulist
Asunto: [itzul] -ar/-(t)ar

Egun on;
lazkaoar/lazkaotar, bidasoar/bidasotar, lasaoar/lasaotar..., horrelakoetan
arauaren arabera zein da zuzena, ala biak dira zuzenak? Eta salbuespena
bada, inork argi al dezake zergatik?
Eskerrik asko




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago