[itzul] Alkateorde Lapurdin?

Xan xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Ost, Aza 29, 19:19:17, CET 2006


hekoepa a bildua gipuzkoa.net(e)k dio:
> 	
> 	Ustarizko udalaren web orrian sartuz gero, http://perso.orange.fr/ustaritz/maire.htm elebitan ikus daiteke udalaren egitura; bertan bereizten dira auzapeza, axuantak ("adjoints" frantsesez -adjuntuak-) eta ordezkariak. Sei dira axuantak eta bakoitzak atal edo sail baten buru egiten du, finantzak, hirigintza, gazteria... beraz, hor behintzat, ez dirudi axuanta figura bakar bati lotzen zaionik. 
Alkatea/Alkateordea(k)
Auzapeza/Auzapezordea(k)
Mera/Axuanta(k)
Herriaren jendeketaren arabera hautatzen da Herriko kontseilarien 
kopurua (< 100: 9; 100<..<500: 11;...).
Herriko Kontseiluak hautatzen ditu auzapeza eta auzapezordeak. 
Auzapezorde hauen kopurua, hau ere herriaren jendeketaren araberakoa da, 
bakoitzari funtzio bat ematen zaiolarik, Uztaritzeko kasua lekuko.
(eta beste kontseilariak, auzapezak edo auzapezordeek zuzentzen dituzten 
komisioetan kide dira, hautuz edo izendaturik edo...).
Dena den Lapurdin ez bakarrik, Ipar Euskal Herrian aurkituko dituzu 
axuantak.
Xan Othaburu




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago