[itzul] interculturalidad eta transculturalidad

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Aza 30, 08:39:02, CET 2006


Egun on, Agurtzane:

Bi termino horiez den bezainbatean, ez dakit bien artean zer alde dagoen,
batere alderik baldin bada; dena dela, bereizi behar izanez gero, beharbada
ildo honetatik jo liteke:

    intercultural = kultura arteko, kulturen arteko
    transcultural = kulturez gaindiko

Adjektibo horietatik izena ateratzeko (interculturalidad,
transculturalidad), eskuinetara izen generikoa jarriko nieke egitura horiei.
Adibidez, «harremana(k)» bururatzen zait, zuk hona ekarritako esaldirako
(testuinguruan ondo txertatzen bada):

    Fomenta la integración y la transculturalidad como la
    manera de acometer la diversidad

    Integrazioa eta kulturez gaindiko harremanak sustatzen ditu,
    aniztasuna lantzeko.


Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua aixe.net>
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago