[itzul] conyuge
Eguzkiņe Arbulu
euskera a bildua ayto.bilbao.net
Or, Urr 6, 11:43:46, CEST 2006
Irene, konforme, baina formula antzeko hau esaten denean ere "ezkontide"
erabiltzen duzue?
"Zuk, XX, EZKONTIDETZAT hartzen duzu YY?"
ala (mutil bi direnean)
"Zuk, XX, SENARTZAT hartzen duzu YY? "Zuk, YY, SENARTZAT hartzen duzu XX?
Eskerrik asko.
Eguzkiņe
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Irene Zubizarreta Balboa
Enviado el: viernes, 06 de octubre de 2006 10:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] conyuge
Egun on,
Justiziako ereduetan "ezkontide" erabiltzen da. Erregistro Zibileko
ezkontzetan, sexu bereko ezkontzetan, interprete lana egin dogunean,
"ezkontideak" erabili izan dogu, alderdi biei erreferentzia egiteko.
Irene
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Eguzkine Arbulu
Enviado el: viernes, 06 de octubre de 2006 10:34
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] conyuge
Egun on.
Kode Zibilean, "conyuge" "ezkontide" dago itzulita baina nire zalantza hau
da:
Sexu berekoak ezkontzen direnean, ezkontzen dituenak nola esan beharko luke:
SENAR/SENAR, EMAZTE/EMAZTE ALA EZKONTIDE/EZKONTIDE
Galdera, beste era batera: mutil bi edo neska bi euskaraz ezkondu dituenik
ezagutzen al duzue?
Gaiari buruzko argibideak gustura jasoko nituzke.
Eguzkine Arbulu
Bilboko Udala
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago