[itzul] partida alzada de abono íntegro

Oihana Lertxundi olertxundi a bildua zarautz.org
As, Urr 10, 08:44:08, CEST 2006


Egun on, 

Gotzon, oso ondo datorkit zuk emandako azalpena; orain ulertzen dut zer esan nahi duen itzultzen hasterako.
 
Eskerrik asko

 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: lunes, 09 de octubre de 2006 12:15
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] partida alzada de abono íntegro


> En el mencionado precio se incluyen las 20 mensualidades y la partida
> alzada de abono íntegro para la realización de los trabajos en fase
> de liquidación incluidos los informes finales cuya cuantía se fija en
> x euros.

Uste dut zure esaldian «alzada» hitzaren adiera hau dela:

alzado,a
1.	adj. Dicho de un ajuste o de un precio: Que se fija en determinada 
cantidad, a diferencia de los que son resultado de evaluación o cuenta 
circunstanciada.

Gaztelerak esaldi bitxia dauka, frantsesak horren erraz adierazten duen 
«forfait, forfaitaire» nozioa esateko. Eskiatzeko ohitura duzuenok, 
agian, entzuna izango duzue mendi gainetara igotzeko teleaulki, arraste 
eta enparauak hartzeko eskubidea ematen duen txartela «forfait» dela, 
hau da, tarifa bakarrean ordainduz nahi adina itzuli edo txango.

Euskalterm-ek honela dakar:

[7/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Zuzenbidea | Lan-zuzenbidea
Definizioa: Gizarte segurantzan, kopuru batean finkatzen den ajuste edo 
salneurria. Normalean, mugatutako eskala batzuen arabera, 
Gizarte-Segurantzako subsidioetan erabilitako kopuruak izaten dira.
eu 	oroharreko prezioan
es 	a tanto alzado
fr 	à forfait
	forfaitairement
	pour prix forfaitaire

[7/5] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Zuzenbidea | Zuzenbide zibila
eu 	prezio goren
	goren mugako prezio
es 	precio alzado
fr 	prix forfaitaire
	prix à forfait

[7/7] Kontsulta-fitxak
Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak
eu 	oroharreko zenbateko
es 	a tanto alzado

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago