[itzul] partida alzada de abono íntegro
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
As, Urr 10, 10:16:56, CEST 2006
Ni ez naiz asko ibili eskiatzen, baina tokatu zait 'a tanto alzado' horren
kontzeptua ulertu beharra. Gaur egun lan bat 'presupuestopean' hartzea
esaten da, baina gure aitak lan bat 'alde batera hartzea' esaten zuen. Zer
den hori? Bada, 'ordu kontura' hartzearen kontrakoa.
Gotzonek ondo azaldu du kontzeptuak zer esan nahi duen, eta gaurko hiztegi
terminologikoetan eman dizkioten ordainak ere eskaini dizkizu. Nik, usadio
baten berri eman dizut.
Gotzon Egia
<gegia a bildua gipuzkoa.n
et> Para
Enviado por: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
itzul-bounces a bildua pos cc
taria.com
Asunto
Re: [itzul] partida alzada de abono
09/10/2006 12:15 íntegro
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
> En el mencionado precio se incluyen las 20 mensualidades y la partida
> alzada de abono íntegro para la realización de los trabajos en fase
> de liquidación incluidos los informes finales cuya cuantía se fija en
> x euros.
Uste dut zure esaldian «alzada» hitzaren adiera hau dela:
alzado,a
1. adj. Dicho de un ajuste o de un precio: Que se fija en determinada
cantidad, a diferencia de los que son resultado de evaluación o cuenta
circunstanciada.
Gaztelerak esaldi bitxia dauka, frantsesak horren erraz adierazten duen
«forfait, forfaitaire» nozioa esateko. Eskiatzeko ohitura duzuenok,
agian, entzuna izango duzue mendi gainetara igotzeko teleaulki, arraste
eta enparauak hartzeko eskubidea ematen duen txartela «forfait» dela,
hau da, tarifa bakarrean ordainduz nahi adina itzuli edo txango.
Euskalterm-ek honela dakar:
[7/2] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Zuzenbidea | Lan-zuzenbidea
Definizioa: Gizarte segurantzan, kopuru batean finkatzen den ajuste edo
salneurria. Normalean, mugatutako eskala batzuen arabera,
Gizarte-Segurantzako subsidioetan erabilitako kopuruak izaten dira.
eu oroharreko prezioan
es a tanto alzado
fr à forfait
forfaitairement
pour prix forfaitaire
[7/5] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Zuzenbidea | Zuzenbide zibila
eu prezio goren
goren mugako prezio
es precio alzado
fr prix forfaitaire
prix à forfait
[7/7] Kontsulta-fitxak
Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak
eu oroharreko zenbateko
es a tanto alzado
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago