[itzul] Menditik nator
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Al, Urr 23, 10:10:42, CEST 2006
Aupa, Ximon!
Arrazoia duzu, gaizki dago erabilera hori.
Zubiri anaiek (Euskal Gramatika Osoa) erdararen eraginez sortutako akatsatzat jotzen dute (NONDIKen erabilera, NONena erabili beharreran), beraz:
mendian nabil
Iñaki / Bittor
> ----------
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: domingo 22 de octubre de 2006 12:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 29 bilduma, 20. zenbakia
>
>
> Message: 1
> Date: Sun, 22 Oct 2006 08:45:43 +0200
> From: ximon <ximon.iri a bildua euskalnet.net>
> Subject: [itzul] menditik nabil...
> To: itzul <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <000701c6f5a5$b2cfa740$2ad68ed4 a bildua mikel>
> Content-Type: text/plain; charset=iso-8859-1
>
> aupa guztioi
>
> menditik nabil, autopistatik noa (handik atera eta beste norabait ez banoa, behintzat), kaletik dabil... beti uste izan dut halako moldeak okerrak direla, baina azken boladan leku askotan -gehiegitan- irakurri ditut. eta, noski, zalantzan uzten naute. inork esango al luke, segurantziaz, forma horiek onarturik daudenetz?
>
> nire buruan eta inguruan beti egon dira gaizki, eta, gainera, jesukriston belarriko mina egiten didate.
>
> milesker
> ximon
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago