[itzul] ER: menditik nabil...

ximon ximon.iri a bildua euskalnet.net
As, Urr 24, 15:06:13, CEST 2006


ba, milesker guztioi

ximon.


----- Original Message ----- 
From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 23, 2006 10:27 AM
Subject: [itzul] ER: menditik nabil...


> Eskatzen duzun erabateko segurantzia hori ez dakit inork izan lezakeen, 
> eta
> "onarturik" horren inpertsonaltasunaren azpian subjketu bat bilatu behar
> litzateke, baina, hala eta guztiz ere, iruzkinen bat edo beste egin 
> liteke:
>
> "autopistatik noa", iradokitzen duzunez, euskal joskera arrunta da, 
> hizkera
> guztietakoa, NONDIKen adiera kanonikoetariko batean: Atik (abiapuntua) Bra
> (helburua) iristeko, Ctik (bitarteko bidea) joan/pasatu behar da.
>
> "Ibili" eta antzekoekin ("hortik egongo da"...), berriz, ez da halako
> jokorik, eta "gutxi gorabehera non" edo adierazi nahi da "nondik" 
> horrekin.
> Kalkoa dela ez da duda handirik, erdarazko "por" preposizioarena baita hor
> "-tik"en balioa.
>
> Kalko hori, hala ere, sartu samarra edo erabat sartua dugu zenbait
> hizkeratan (mendebaldean batez ere). Sarturik ez dagoen hizkeran, jakina,
> belarri-mingarri zaigu oso, eta, "kalean" hutsa aski ez denean (aski baita
> askotan edo gehienetan), "kalean zehar/barrena" edo antzeko esapideetara
> jotzen dugu.
>
> Nik "kaletik" hori maizen (baita euskaldun garbi adintsuei ere) entzuten
> dudan hizkeran, hain zuzen, ez da ez "zehar" eta ez "barrena" erabiltzen; 
> ez
> da harritzekoa, beraz, hoberik ezean, kalkora jo izana.
>
> Nik eman dezakedan erantzunik erabatekoena, bada, horra: ahozko hizkera
> batzuetan bederen, erabiltzen da, eta nork debekatuko?. Idatzi 
> formalerako,
> aukeran, badira beste molde batzuk tradizio zabalagokoak.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: ximon
> Bidalia: igandea, 2006.eko urriak 22 08:46
> Nora: itzul
> Gaia: [itzul] menditik nabil...
>
>
> aupa guztioi
>
> menditik nabil, autopistatik noa (handik atera eta beste norabait ez 
> banoa,
> behintzat), kaletik dabil... beti uste izan dut halako moldeak okerrak
> direla, baina azken boladan leku askotan -gehiegitan- irakurri ditut. eta,
> noski, zalantzan uzten naute. inork esango al luke, segurantziaz, forma
> horiek onarturik daudenetz?
>
> nire buruan eta inguruan beti egon dira gaizki, eta, gainera, jesukriston
> belarriko mina egiten didate.
>
> milesker
> ximon
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago