[itzul] (Fwd) Re: ER: menditik nabil...
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
As, Urr 24, 01:53:39, CEST 2006
On 23 Oct 2006 at 10:27, Juan Garzia Garmendia wrote:
> Nik eman dezakedan erantzunik erabatekoena, bada, horra: ahozko
> hizkera batzuetan bederen, erabiltzen da, eta nork debekatuko?.
> Idatzi formalerako, aukeran, badira beste molde batzuk tradizio
> zabalagokoak.
Debekatu, debekatu ere, inork ez, edo edonork ere, debeka
lezake,
alferrik beti ere. Iritziak eman, eta haiekin batera
arrazoibideak
inoiz ez dira sobera egonen. Gaur gure telebista katean
baserritarra
agertu da, kapoiak zirela eta, azken kapatzaile (hala zioten,
eta ez
irentzaile) lanak erakusten, eta kazetariaren galderei PORKE
jator
batez hasten zen erantzuten. Ezin uka PORKE hori oso
tradizio
zabalekoa dela, luzekoa ez delarik ere, eta hainbat
hizkeratan ongi
sarturik dagoela aspaldi... agian ez aski denok edo denon
artean
"onarturik" suerta dadin. Nork debekatuko, ordea, porke
asko
erabiltzen baita.
Mikel Haranburu
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: ximon
> Bidalia: igandea, 2006.eko urriak 22 08:46
> Nora: itzul
> Gaia: [itzul] menditik nabil...
>
>
> aupa guztioi
>
> menditik nabil, autopistatik noa (handik atera eta beste norabait ez
> banoa, behintzat), kaletik dabil... beti uste izan dut halako
> moldeak okerrak direla, baina azken boladan leku askotan
> -gehiegitan- irakurri ditut. eta, noski, zalantzan uzten naute.
> inork esango al luke, segurantziaz, forma horiek onarturik
> daudenetz?
>
> nire buruan eta inguruan beti egon dira gaizki, eta, gainera,
> jesukriston belarriko mina egiten didate.
>
> milesker
> ximon
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago