[itzul] Euskalbar 1.7

Asier Sarasua asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Ast, Urr 26, 11:23:52, CEST 2006


Agustin Otsoa Eribeko <vvzotlaa a bildua ...> writes:

> 
> Ni formal-formal ezarri dut Firefox2.0 baina lehengo Euskalbar ezin ezar
> dakiokeenez gero, ezin erabilita nabil. 

Lasai asko instala ditzakezu Euskalbarren aurreko bertsioak Firefox 2.0n ere.
Baina zertarako 1.6a instalatu, 1.7a eskura badaukazu? ;-) Hurrengo helbidean
Euskalbar 1.7ren behin-behineko bertsio bat jaitsi ahal izango duzu:

http://www.telefonica.net/web2/asiersarasua/euskalbar/euskalbar1-7.xpi

Duela aste pare bat bidali nion bertsio berri hau Juanan Pereirari, orain berak
aztertu behar du, oniritzia eman eta Internet&Euskadiren webgunera igo behar du.
Gogoan izan:

http://www.interneteuskadi.org/euskalbar 

Asier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago