[itzul] Euskalbar 1.7
Agustin Otsoa Eribeko
vvzotlaa a bildua vv.ehu.es
Ast, Urr 26, 12:00:30, CEST 2006
Ni formal-formal ezarri dut Firefox2.0 baina lehengo Euskalbar ezin ezar
dakiokeenez gero, ezin erabilita nabil. Espero dut laster jarriko dela
bertsio berria sare guztien amaren amaraunean. Bestela garaiz zabiltzatenok,
ez instalatu oraindik.
Izan ongi
Agustin Otsoa Eribeko Landa
agustin.otsoaeribeko a bildua ehu.es
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gotzon Egia
Enviado el: jueves, 26 de octubre de 2006 7:16
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Euskalbar 1.7
Ez bazarete Firefox 2.0ra
(http://www.mozilla.com/en-US/firefox/all.html) aldatu, egin
lehenbailehen, harekin batera laster etorriko den Euskalbar 1.7
erabiltzeko, besterik ezean. Asier Sarasua adiskideak bidali zidan atzo
postaz, eta lehenaz gain nabarmen hobetu dutela esatera ausartuko naiz:
- Galdetu nahi den hitza idatzi eta Enter soila eman ordez, Shift-Enter
emanez gero, emaitza fitxa berean Euskalterm, Elhuyar eta 3000 hiztegiak
batera ageri dira, hiru zutabeko taula batean, txukun-txukun.
- Firefoxen menuari Hiztegiak izeneko atal bat eransten dio
Euskalbarrek, bost ataletan banatuta: orokorrak, sinonimoak,
entziklopediak, gaikakoak eta corpusa.
Juanan Pereirari eta Asier Sarasuari omenaldia antolatu beharko diegu,
martxa honetan ;-)
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago