[itzul] ER: Mugagabea/Mugatua

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Al, Urr 30, 14:04:47, CET 2006


Labur(regi?) esanda: 

zenbat solairuko eraikina: nolako eraikina

zenbat solairutako eraikina: nongo eraikina

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bakun
Bidalia: astelehena, 2006.eko urriak 30 13:15
Nora: ItzuList
Gaia: [itzul] Mugagabea/Mugatua


Ondotxo dakigu "bi solairuko eraikina" esan behar dela, eta ez "bi
solairutako eraikina" (mugatu singularrean deklinatu behar dela, alegia).
Baina zer gertatzen da aurretik mugagabea eskatzen duen elementuren bat
baldin badu? Adibidez:

"Zenbat solairuko eraikina da?" ala "zenbat solairutako eraikina da?"?
"Zenbait solairuko eraikina egin dute" ala "zenbait solairutako eraikina"?

Beste horrenbeste honako hauekin:

"Etxea hiru kilometrora dago" esaten da, baina "zenbat kilometrora dago ala
zenbat kilometrotara? (Niri "zenbat kilometrora" ateratzen zait, baina ez
dut inon irakurri kasu horietan nola behar duen. Behin Jagoneten galdetu
nuen, baina beste bide batetik erantzun zidaten.)

Mila esker.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago