[itzul] excelentísimo señor presidente

Itzuliz itzuliz a bildua euskalnet.net
Al, Urr 30, 23:27:15, CET 2006


Kaixo Miren. Hara Gotzon Egiak zerrenda honetara bidali zuen erantzuna. Osoa 
jarriko dut, niretzat, behintzat, oso interesgarria izan zelako.

NIK: > Kaixo, berriro ere: lehenagotik, uste dut, ibili dela gaia hemen. Zer
> tratamendu ematen zaie horiei? Excmos. e Ilmos. Sres., Sras.

GOTZONek: Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundian erabiltzen ditugun arauak, ea
lagungarri gertatzen zaizkizun.


Excelentísima Señora, Excelentísimo Señor:

- Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, Nafarroako Gobernuko
lehendakariari, diputatu nagusiei, gobernuko ministroei, eta maila
bereko kargudunei dagokie.

- Laburtuta Excma. Sra. eta Excmo. Sr. idazten dira euskaraz Andre Txit
Garaia eta Jaun Txit Garaia (laburtuta And. T. G. eta Jn. T. G.).

- Txit Gorena gaizki dago; gorena baldin bada, ezin diogu
graduatzailerik erantsi (=oso handiena).


Ilustrísima Señora, Ilustrísimo Señor:

- Gobernuko sailburu edo sailburuordeei, foru diputatuei, 100.000
biztanlez gaindiko herrietako alkateei, eta maila bereko kargudunei dagokie.

- Laburtuta Ilma. Sra. eta Ilmo. Sr. idazten dira.

- Euskaraz Andre Txit Prestua eta Jaun Txit Prestua (laburtuta And. T.
P. eta Jn. T. P.).


Señora, Señor:

- Aurreko bi puntuetan aipatu ez ditugun gainerako kargudunei eta, oro
har, inolako kargurik gabeko pertsonei dagokie.

- Laburtuta Sra. eta Sr. idazten dira.

- Euskaraz andre eta jaun erabiliko ditugu, laburtuta and. eta jn., beti
letra xehez.


Ohorezko trataerak noiz erabili:

- Protokoloa gorde behar den ekintzetan: harrera ofizialak, ospakizun
handiak, ohorezko izendapenak, eta abar.

- Kargu baten agintea edo maila hierarkikoa azpimarratu behar denean


Ohorezko trataerak noiz EZ erabili:

- Erakundeen izenetan: ohorezko trataera pertsonari dagokio, bere
karguaren arabera, baina ez erakundeari.

- Dokumentu administratiboetan: herri administrazioek elkarri bidaltzen
dizkioten idatzietan, administrazioaren barruan egindakoetan edota
administraziotik kanpora bidaltzen direnetan ezinezkoa da ohorezko
trataerarik erabiltzea; salbuespen bakarra protokoloa da.

- Xedapen ofizialetan: lege, dekretu, arau, agindu edo bestelako xedapen
ofizialetan ezinezkoa da ohorezko trataerarik erabiltzea.

- Sinaduretan: idatzi baten oinean nork sinatzen duen jarri nahi badugu,
sinatzailearen kargua lehendabizi eta izen-deiturak gero jarriko ditugu,
baina ohorezko trataerarik gabe.

- Iragarpen ofizialetan: kargurik aipatzen baldin bada beti ohorezko
trataerarik gabe egin behar da.

- Helbideetan: jasotzailearen izen-deiturak eta erakundearen
identifikazioa jarriko ditugu.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




----- Original Message ----- 
From: "miren" <miren_etxeberria a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 30, 2006 10:32 PM
Subject: [itzul] excelentísimo señor presidente


Euskaraz erabiltzen al da honelako kortesiazko tratamendurik 
lehendakariarentzat?

Miren





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago