[itzul] excelentísimo señor presidente

miren miren_etxeberria a bildua yahoo.es
Al, Urr 30, 23:44:33, CET 2006


Horretxen bila nenbilen.
Eskarrik asko.
----- Original Message ----- 
From: "Itzuliz" <itzuliz a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 30, 2006 11:27 PM
Subject: Re: [itzul] excelentísimo señor presidente


> Kaixo Miren. Hara Gotzon Egiak zerrenda honetara bidali zuen erantzuna. 
> Osoa jarriko dut, niretzat, behintzat, oso interesgarria izan zelako.
>
> NIK: > Kaixo, berriro ere: lehenagotik, uste dut, ibili dela gaia hemen. 
> Zer
>> tratamendu ematen zaie horiei? Excmos. e Ilmos. Sres., Sras.
>
> GOTZONek: Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundian erabiltzen ditugun arauak, 
> ea
> lagungarri gertatzen zaizkizun.
>
>
> Excelentísima Señora, Excelentísimo Señor:
>
> - Eusko Jaurlaritzako lehendakariari, Nafarroako Gobernuko
> lehendakariari, diputatu nagusiei, gobernuko ministroei, eta maila
> bereko kargudunei dagokie.
>
> - Laburtuta Excma. Sra. eta Excmo. Sr. idazten dira euskaraz Andre Txit
> Garaia eta Jaun Txit Garaia (laburtuta And. T. G. eta Jn. T. G.).
>
> - Txit Gorena gaizki dago; gorena baldin bada, ezin diogu
> graduatzailerik erantsi (=oso handiena).
>
>
> Ilustrísima Señora, Ilustrísimo Señor:
>
> - Gobernuko sailburu edo sailburuordeei, foru diputatuei, 100.000
> biztanlez gaindiko herrietako alkateei, eta maila bereko kargudunei 
> dagokie.
>
> - Laburtuta Ilma. Sra. eta Ilmo. Sr. idazten dira.
>
> - Euskaraz Andre Txit Prestua eta Jaun Txit Prestua (laburtuta And. T.
> P. eta Jn. T. P.).
>
>
> Señora, Señor:
>
> - Aurreko bi puntuetan aipatu ez ditugun gainerako kargudunei eta, oro
> har, inolako kargurik gabeko pertsonei dagokie.
>
> - Laburtuta Sra. eta Sr. idazten dira.
>
> - Euskaraz andre eta jaun erabiliko ditugu, laburtuta and. eta jn., beti
> letra xehez.
>
>
> Ohorezko trataerak noiz erabili:
>
> - Protokoloa gorde behar den ekintzetan: harrera ofizialak, ospakizun
> handiak, ohorezko izendapenak, eta abar.
>
> - Kargu baten agintea edo maila hierarkikoa azpimarratu behar denean
>
>
> Ohorezko trataerak noiz EZ erabili:
>
> - Erakundeen izenetan: ohorezko trataera pertsonari dagokio, bere
> karguaren arabera, baina ez erakundeari.
>
> - Dokumentu administratiboetan: herri administrazioek elkarri bidaltzen
> dizkioten idatzietan, administrazioaren barruan egindakoetan edota
> administraziotik kanpora bidaltzen direnetan ezinezkoa da ohorezko
> trataerarik erabiltzea; salbuespen bakarra protokoloa da.
>
> - Xedapen ofizialetan: lege, dekretu, arau, agindu edo bestelako xedapen
> ofizialetan ezinezkoa da ohorezko trataerarik erabiltzea.
>
> - Sinaduretan: idatzi baten oinean nork sinatzen duen jarri nahi badugu,
> sinatzailearen kargua lehendabizi eta izen-deiturak gero jarriko ditugu,
> baina ohorezko trataerarik gabe.
>
> - Iragarpen ofizialetan: kargurik aipatzen baldin bada beti ohorezko
> trataerarik gabe egin behar da.
>
> - Helbideetan: jasotzailearen izen-deiturak eta erakundearen
> identifikazioa jarriko ditugu.
>
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
>
>
>
> ----- Original Message ----- 
> From: "miren" <miren_etxeberria a bildua yahoo.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Monday, October 30, 2006 10:32 PM
> Subject: [itzul] excelentísimo señor presidente
>
>
> Euskaraz erabiltzen al da honelako kortesiazko tratamendurik 
> lehendakariarentzat?
>
> Miren
>
> 


		
______________________________________________ 
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
http://es.voice.yahoo.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago