[itzul] Mugagabea/Mugatua

Jon Arbizu jarbizu a bildua traducci.com
As, Urr 31, 11:39:15, CET 2006


Kaixo:
Solairuko/Solairutako kontua dela eta,...
Nik uste nuen argi nuela noiz erabili bata ala bestea, baina irakurritakoak 
nahastu egin nau.
Oraintxe bertan, "A qué dirección quieres enviar la carta?" esaldi xumea 
itzultzea egokitu zait, eta ez dakit zein jarri:
Zer helbidera bidali nahi duzu gutuna? ala Zer helbidetara bidali nahi duzu 
gutuna?
Eta "Así, puedes elegir a qué dirección quieres enviar la carta"?
Horrela, gutuna zein helbidera bidali nahi duzun erabaki dezakezu ala 
Horrela, gutuna zein helbidetara bidali nahi duzun erabaki dezakezu
Jon
----- Original Message ----- 
From: "Bakun" <bakun.mac a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuList" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, October 30, 2006 1:14 PM
Subject: [itzul] Mugagabea/Mugatua


> Ondotxo dakigu "bi solairuko eraikina" esan behar dela, eta ez "bi
> solairutako eraikina" (mugatu singularrean deklinatu behar dela, alegia).
> Baina zer gertatzen da aurretik mugagabea eskatzen duen elementuren bat
> baldin badu? Adibidez:
>
> "Zenbat solairuko eraikina da?" ala "zenbat solairutako eraikina da?"?
> "Zenbait solairuko eraikina egin dute" ala "zenbait solairutako eraikina"?
>
> Beste horrenbeste honako hauekin:
>
> "Etxea hiru kilometrora dago" esaten da, baina "zenbat kilometrora dago 
> ala
> zenbat kilometrotara? (Niri "zenbat kilometrora" ateratzen zait, baina ez
> dut inon irakurri kasu horietan nola behar duen. Behin Jagoneten galdetu
> nuen, baina beste bide batetik erantzun zidaten.)
>
> Mila esker.
>
>
>
> __________ Información de NOD32, revisión 1.1842 (20061027) __________
>
> Este mensaje ha sido analizado con  NOD32 antivirus system
> http://www.nod32.com
>
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago