[itzul] ER: Mugagabea/Mugatua
Bakun
bakun.mac a bildua euskalnet.net
Al, Urr 30, 14:18:45, CET 2006
el 30/10/06 14:04, Juan Garzia Garmendia en svrinsjg a bildua sv.ehu.es escribió:
> Labur(regi?) esanda:
>
> zenbat solairuko eraikina: nolako eraikina
>
> zenbat solairutako eraikina: nongo eraikina
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bakun
> Bidalia: astelehena, 2006.eko urriak 30 13:15
> Nora: ItzuList
> Gaia: [itzul] Mugagabea/Mugatua
>
>
> Ondotxo dakigu "bi solairuko eraikina" esan behar dela, eta ez "bi
> solairutako eraikina" (mugatu singularrean deklinatu behar dela, alegia).
> Baina zer gertatzen da aurretik mugagabea eskatzen duen elementuren bat
> baldin badu? Adibidez:
>
> "Zenbat solairuko eraikina da?" ala "zenbat solairutako eraikina da?"?
> "Zenbait solairuko eraikina egin dute" ala "zenbait solairutako eraikina"?
>
> Beste horrenbeste honako hauekin:
>
> "Etxea hiru kilometrora dago" esaten da, baina "zenbat kilometrora dago ala
> zenbat kilometrotara? (Niri "zenbat kilometrora" ateratzen zait, baina ez
> dut inon irakurri kasu horietan nola behar duen. Behin Jagoneten galdetu
> nuen, baina beste bide batetik erantzun zidaten.)
>
> Mila esker.
>
Labur, baina zehatz eta argi.
Mila esker
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago