[itzul] ER: Maltrato de g é nero
Karmele Etxabe Azkarate
garmensa a bildua yahoo.es
As, Urr 31, 15:10:36, CET 2006
Kaixo,
eskerrik asko zuen erantzunengatik, baina nire zalantza ez zuen genero-k sortzen. Gaizki azaldu dut eta hobeto azaltzen saiatuko naiz.
Alegia, "maltrato" tratu txarra da, ez indarkeria. Beraz, ezin dut genero-inadarkeria itzuli. Eta orduan nola lotu ditzaket "genero" eta "tratu txar"?
"Generoagatiko tratu txarra" izan daitekeela uste duzue?
Hori bai, zuen erantzunen ondoren "genero" jarri behar dudan ere zalantzan nago. Baina hori beste eztabaida bat da.
Eskerrik asko.
Giltza-Iñigo Roque <iroque a bildua edebe.net> escribió:
Asko eztabaidatu da gai horretaz, baita gaztelaniaz ere. Aditu batzuen
ustean, "género"k hizkuntza arloan baino ez dauka zentzurik, gaineratiko
guztietan oker erabiltzen da, "sexo"ren partez. Ingelesez ere antzeko auzia
darabilte "gender/sex" (Interneten bertan nahi beste informazio duzue).
Nik neuk "indarkeria sexista" erabiliko nuke, zuzentasunaren eta
argitasunaren fabore.
> Erabilera batzuetan beharbada bai, baina, eta ez da lehen aldia halako
> eztabaida duguna, bada ñabardura espezifiko bat "genero" horretan, batzuetan
> gordetzea komeni dena.
>
> Izan ere, "emakumeen aurkako indarkeria" orokorraren parte espezifiko bat da
> "genero-indarkeria": emakumeen generokoei (genero horretakoak izateagatik)
> beste generokoek egiten dieten indarkeria. Eufemismo hutsa izan litezke
> halako batzuk, baina errebindikazio ideologiko egokia ere bai batzuetan.
>
> Norberak ikusiko du noiz den pertinentea hori markatzea, baina, izan, bada
> aldea.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
> Bidalia: asteartea, 2006.eko urriak 31 13:43
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Maltrato de género
>
>
>> Maltrato tratu txarrak direla argi dago, baina genero horrekin zer egin?
>
> Eufemismo ustelak!
>
> Emakumeen aurkako indarkeria, edo halako zerbait.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>
---------------------------------
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago