[itzul] ehunekoak
ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Ast, Ira 7, 12:08:12, CEST 2006
Epa:
Ortotipografian honako hau dakar:
4. Ehunekoa zenbat hitzaren ereduan deklinatzen da eta, beraz, mugagabean jokatzen da; salbu eta, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)ren osagarri delako, mugatu singularrean jokatzen den kasuan.
Kontinentearen % 5 izotza da. (eta ez "% 5a")
Udalak % 35 ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta gainerako % 40a geuk.
Nire galdera: aurretik emandako kopurua ehunekoa izan behar da nahitaez? Demagun honako esaldi hau dela zalantza eragin didana:
9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93a
edo
9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93.
Zein da zuzena'
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago