[itzul] ehunekoak

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Ira 7, 12:17:08, CEST 2006


Artikulurik gabe joatea dagokio hor ere ehunekoari:

    9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93.

Diferentea da beste kasua, aurretik emandako kopuru bat osatzean ehunekoak
artikulua darmanekoa.

    Udalak % 35 ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta gainerako % 40a
geuk.

Ea ongi azaltzen dudan: sintagmak eskatzen du artikulua horrelakoetan;
"gainerakoA" esango genukeen tokian esaten dugu "gainerako %40A". Gauza
bera litzateke "falta denA" esan beharrean "falta den %40A" esanez gero.

Ongi izan!

Patxi

>Epa:
> 
>Ortotipografian honako hau dakar:
> 
> 
>4. Ehunekoa zenbat hitzaren ereduan deklinatzen da eta, beraz, >mugagabean
jokatzen da; salbu eta, aurretik emandako ehuneko >kopuru(ar)ren osagarri
delako, mugatu singularrean jokatzen den kasuan.
> 
>Kontinentearen % 5 izotza da. (eta ez "% 5a")
> 
>Udalak % 35 ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta gainerako % 40a
>geuk.
> 
> 
>Nire galdera: aurretik emandako kopurua ehunekoa izan behar da nahitaez?
>Demagun honako esaldi hau dela zalantza eragin didana:
> 
> 
>9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93a
> 
>edo
> 
> 
>9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93.
> 
>Zein da zuzena'
> 
> 
>Eskerrik asko
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago