[itzul] ehunekoak
alet8 a bildua gipuzkoa.net
alet8 a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 7, 12:36:55, CEST 2006
Baina "eskatu duenaren bi zati, bi laurden, erdi bat" da. Nik uste zenbakia dela hor gakoa.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
Enviado el: osteguna, 2006.eko irailak 7 12:38
Para: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ehunekoak
Ezin hobetu azaldu duzu, Patxi.
Hain zuen ere, ez al du eskatzen Iņigok galdeturakoan ere gauza bera?
Hau da, _eskatu dueneran erdiA_ edo _...laurdenA_ esango genuke eta ez
_eskatu duenaren erdi_ edo _...laurden_
Ez al da kasu bera _eskatu duenaren % 93A_
Ez dakit ba...
Iņaki
BITEZ LOGOS
Patxik ohiko argitasunez:
>Artikulurik gabe joatea dagokio hor ere ehunekoari:
>
> 9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93.
>
>Diferentea da beste kasua, aurretik emandako kopuru bat osatzean ehunekoak
>artikulua darmanekoa.
>
> Udalak % 35 ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta gainerako % 40a
>geuk.
>
>Ea ongi azaltzen dudan: sintagmak eskatzen du artikulua horrelakoetan;
>"gainerakoA" esango genukeen tokian esaten dugu "gainerako %40A". Gauza
>bera litzateke "falta denA" esan beharrean "falta den %40A" esanez gero.
>
>Ongi izan!
>
>Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago