[itzul] ehunekoak
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Ast, Ira 7, 12:37:35, CEST 2006
Ezin hobetu azaldu duzu, Patxi.
Hain zuen ere, ez al du eskatzen Iņigok galdeturakoan ere gauza bera?
Hau da, _eskatu dueneran erdiA_ edo _...laurdenA_ esango genuke eta ez
_eskatu duenaren erdi_ edo _...laurden_
Ez al da kasu bera _eskatu duenaren % 93A_
Ez dakit ba...
Iņaki
BITEZ LOGOS
Patxik ohiko argitasunez:
>Artikulurik gabe joatea dagokio hor ere ehunekoari:
>
> 9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93.
>
>Diferentea da beste kasua, aurretik emandako kopuru bat osatzean ehunekoak
>artikulua darmanekoa.
>
> Udalak % 35 ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta gainerako % 40a
>geuk.
>
>Ea ongi azaltzen dudan: sintagmak eskatzen du artikulua horrelakoetan;
>"gainerakoA" esango genukeen tokian esaten dugu "gainerako %40A". Gauza
>bera litzateke "falta denA" esan beharrean "falta den %40A" esanez gero.
>
>Ongi izan!
>
>Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago