[itzul] ehunekoak
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 7, 15:13:52, CEST 2006
Azalpen xeheak eman dituzte Patxik eta Karlosek.
Iruzkin bat besterik ez:
'ehuneko' izan beharrean, 'ehunetik' esango bagenu, ziur asko inork ez luke
zalantza egingo, eta inork ez luke mugatuko:
EHUNEKO >9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93
EHUNETIK >9.235 euro eman dizkiote, eskatutako ehunetik 93 (ezinezkoa da hor
'93a', ezta? 'sei lagunetik 2 mendira joan ziren' esaldiaren modukoa da,
nolabait).
Beste adibide bat:
EHUNEKO >botoen % 45 eskuratu zituen
EHUNETIK >ehun bototik 45 eskuratu zituen (ezinezkoa da '45a' jartzea,
ezta?)
Baina, konturatuko zinetenez, aldaketa gehiago daude hor. Esango nuke berez
'botoen % 45' (botoen ehuneko 45) ez dela oso euskara 'garbia'. Horren
ordez, 'ehun botoko 45' forma da, nik uste, 'jatorragoa'. Izan ere,
ehunekoak, berez, izen kontagarriekin baino ezin dira erabili. Baina, gero,
kontagarri ez direnekin ere erabiltzen direnez -abstrakzio hori geroagokoa
da, eta hala iritsi zaigu erdaretatik-, hasieran garbia zen kontua iluntzen
hasi da (horregatik, adibidez, 'botilan dagoen likidoaren % 60 ura da'
modukoak esan ditzakegu, nahiz eta likidoa kontagarria ez izan, 'ontzian
dauden litroen % 60' esaten ari gara nolabait, hau da, 'ontzian dauden ehun
litroko 60 = ontzian dauden ehun litro bakoitzeko 60').
Hortik ateratzen dira gero 'eskatutakoaren % 93' gisakoak ('eskatutako
kopuruaren % 93', hau da, sakonean, 'eskatutako sosen % 93 = eskatutako ehun
soseko 93').
Ez nator orain 'eskatutakoen % 93' gisakoak gaitzestera, jakina. Nik ere
normal-normal erabiltzen ditut, eta uste dut beharrezkoak ditugula; alegia,
euskarari, garatuko bada, ez diogu aterik itxi behar. Baina uste dut horren
jakitun izatea komeni dela, hau da, esan nahi dut beharbada (ez bainago hain
ziur ere, arratsaldeko beroak lausotu egiten baitit entendimendua) egitura
aldatzetik, behartzetik, etorri dela mugatua/mugagabea zalantza.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Enviado el: jueves, 07 de septiembre de 2006 13:29
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ehunekoak
>9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93.
Hasieran, argitu beharko ea zure esaldiraren azpian zer dagoen benetan:
a) Eskatu duen (kantitate)aren % 93
b) Eskatu dituen (euro)en % 93
c) Eskatu duen (kantitate)aren % 93a
d) Eskatu dituen (euro)en % 93a
Eta, gero, argitu ea euskaraz pertinentea den gaztelaniaz legez "el 93
por ciento" eta "un 93 por ciento" bereiztea, ņabardura muntaduna
delako zenbaitetan.
Adibide batzuk:
Orotarikoan:
* Konzienzezko gizona da, hark eztu hartzen _ehuneko laurden bat baizen_.
* Hemengo irabazia ttipi da, ezta seguraturik ehuneko bat ere, baiņa
Iainkoarena handi da, gehiago da _ehuneko ehun_ baiņo.
* Urliak sandiari ematen diozka laureun ezkutu urte beteko epearekin,
_euneko ogei ta bosten_ irabaziarekin.
*** Ez da, beraz, sobera estonatu behar, dirua prestatzen badute
galdeginez _hamar, hogoi, berrogoi, berrogoi eta hamar ehuneko_.
* _Euneko ori_ beti ez da berdiņa. Munita 151.
* _Ehuneko hirurogei eta hamarrek baino gehiagok_ badakite galesez. MIH
184.
Sarasola:
* Ehuneko bosteko korrituarekin.
* Ehuneko hamar ematen dio.
* Ehuneko hainbestean mailebatu.
Ehuneko guztiak, itxuraz, ez dira berdinak. *** dituen adibidean ikusten
denez, kantitatea bera besterik aipatzen ez dutenak, tradizioan,
normalean, mugagabe joan doaz. Azken buruan, partitze moduko bat besterik
ez dira.
- ehuneko (bakoitzeko) hamar galdegiten dute.
Baina
"(aipatu, esan) ehuneko hogei hori/a" esateko testuingururik edo
egokierarik, berez bada izan, ez? Ez da barrabaskeria idaztea "esan duzun
ikasleen ehuneko hogei hori/a (eta ez enprarauak, laurogeia/k) ez dago
gainditzeko moduan" .
Demagun, goiko adibideetako bat hartuta, honelako elkarrizketa bat
gertazen dela:
" - Konzienzezko gizona da, hark eztu hartzen _ehuneko laurden bat
baizen_.
- Zenbat?
- Ehuneko laurdenekoa / ehuneko laurdena".
Ereduzko Prosan egile itzaltsu batzuek honelakoak eman dituzte:
- ehuneko hirutik hamarrera bitarte ei dabilela, eta kobraren
helduarengatikoa ere ez omen dela ehuneko hogeita bostetik gorakoa
izaten, sugeen ausikiari oraindik nonahi zaion sineskeriazko
beldurrarekin inola ere pareka ezin daitekeen portzentaia xumea, noski.
- Ba al zenekien lehendik -nik galde- suge-ausikiarengatiko hilkortasuna
ehuneko hirutik hamarrera bitartekoa besterik ez delakoa?
- ehuneko 10eko neurrian
- Metodo okerrak, ehuneko 29,5 dontsua ematen zuen etengabe.
- Teleikusleen ehuneko 23tik gora eramaten omen du ETBk.
- Hala ba, egin zitekeen guztia egin genuen, eta goizalderako ehuneko
berrogeita hamarreko itxaropena ematen genien, atsoari gutxixeago agian.
-A, ez horixe; ehun eta hogei langabe hartuz, lur hobekuntzaren ehuneko
laura iristen zarete.
- (...) 2004an 1'7koa izango da ehuneko hori eta Europar Batasunari
dagokion baliotik hurbilago geratuko gara
- Badakizue, astelehenetako egunkaria kirolek betetzen dute ehuneko
laurogeita hamarra, eta Mikel ez zen zehazki kirolzale amorratua.
- zeinetarik ehuneko hamarra elizarentzat gorde baikenezakeen eta bertze
suma bat miserikordiazko obrentzat.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago