[itzul] ehunekoak

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Ira 7, 14:10:22, CEST 2006


Zer pentsatu eman dit erantzunak, Iņaki, eta agian findu beharra dago
azalpena. "Sintagmak eskatzen du artikulua" esatean, "sintagma horrek"
ulertu behar da, eta sintagmaren esanahia ez da aldatzen ehunekoa kenduta:
"gainerako %40a" = "gainerakoa"; "falta den %40a" = "falta dena".

Adibidean, "eskatu duenaren %93a" balitz pertinentea, ehunekoa ezabatuz
gero "eskatu duenarena" genuke, baina esaldia guztiz aldatzen (edo
zentzugabetzen) da hori eginez gero. Besterik litzateke (ez ahal ditut
honekin bazterrak gehiago nahasiko!) "Eskatu duenA eman diote" esateko
"Eskatu duen %93A eman diote" esango bagenu: hori  egokia da guztiz.

Erdi eta laurdenen kasuan, sintagmak artikulua eskatzen du, bai; hobeto
esanda, determinatzailea eskatzen du (artikulu, zenbatzaile...), Alet8ren
erantzunean ikus daitekeen bezala: "Eskatu duenaren erdiA", "Eskatu
duenaren BI heren", "Eskatu duenaren laurden HORI...). 

Auziaren gakoa, ordea, hau da: izen horiek nola ordezkatzen ditugun
ehunekoekin; alegia, "erdia" nomenklatura horretan "%50a" edo "%50" den,
eta laurdena
"%25a" edo "%25". Eta hor dago delako arauaren oinarri-oinarriko kontua:
berez "ehuneko hogeita bost" edo "ehuneko berrogeita hamar" esatea,
sintaxiak artikulua eskatzen duen kasu bakanetan izan ezik.

Nola zioen bertsoak? "Ahaleginaren faltan ez daukat kontzientzian zorrikan"
edo halako zerbait, ezta? Hala ere, ez dakit "ezin hobeto" azaltzen ari
naizen edo "ezin hobetu" dudan azalpena... 

;-)

>Ezin hobetu azaldu duzu, Patxi.
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago