[itzul] Ehunekoa
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Or, Ira 8, 12:04:01, CEST 2006
Egun on, Iñigo!
Diozun moduan, euhenekoak mugagabean adierazten ohi dira, salbuespen bat dagoela:
"Hala ere, ehuneko mugatu eta jakin batez ari bagara (lehenago aipatu dugulako edo ezaguna delako), artikulua sartu behar da
Gutxi iruditu zait bankuan eman didaden %6a."
Baliagarria izango zaizulakoan, agur bero bat,
Bittor Arbizu
(Iturria: Zalantza-dantza)
> ----------
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com[SMTP:itzul-bounces a bildua postaria.com] en nombre de itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: jueves 7 de septiembre de 2006 12:00
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: ItzuL Mezu-Bilduma, 28 bilduma, 6. zenbakia
>
>
> Message: 7
> Date: Thu, 7 Sep 2006 12:08:12 +0200
> From: ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo <inigo.errasti a bildua bizkaia.net>
> Subject: [itzul] ehunekoak
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID:
> <77AD930F378B0543ADE3CA604109344401AA3AB0 a bildua P0VCOREXC01.bizkaiko.aldundia>
>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Epa:
>
> Ortotipografian honako hau dakar:
>
> 4. Ehunekoa zenbat hitzaren ereduan deklinatzen da eta, beraz, mugagabean jokatzen da; salbu eta, aurretik emandako ehuneko kopuru(ar)ren osagarri delako, mugatu singularrean jokatzen den kasuan.
>
> Kontinentearen % 5 izotza da. (eta ez "% 5a")
>
> Udalak % 35 ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta gainerako % 40a geuk.
>
>
> Nire galdera: aurretik emandako kopurua ehunekoa izan behar da nahitaez? Demagun honako esaldi hau dela zalantza eragin didana:
>
>
> 9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93a
>
> edo
>
>
> 9.235 euro eman dizkiote, eskatu duenaren % 93.
>
> Zein da zuzena'
>
>
> Eskerrik asko
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago