[itzul] ER: semipeatonal

Asier Sarasua asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Ost, Ira 20, 11:21:27, CEST 2006


Mugikortasun kontuetan lanean ari den lankide bati galdetuz, hau esan dit:

Espainia mailan badago gauza hauek arautzen dituen dekretu bat. Ondoko 
helbidean informazio gehiago:

http://www.bacc.info/seguretat_vial/fedecat/normativa/resumen_rgc.html

Dekretu honetan bi mugikortasun modu bereizten dira, gurpilduna 
(motorizatua eta ez motorizatua, bizikletak barne) eta oinezkoa. Lagun 
batek bizikleta eskutik helduta badarama (bizikleta gainean ez badoa), 
oinezkotzat hartzen da.

Oinezkoen kaleetan soilik oinezkoak ibili daitezke, bi kasutan salbu: 
zamaketa lanetan dabiltzan ibilgailuak eta aparkaleku batera sartu nahi 
dutenak. Bizikletak ere bigarren multzo honetan daude.

Hala ere, zenbait hiritan, adibidez Gasteizen, bizikleta oinezkotzat 
hartzen duten ordenantzak daude, eta beraz, txirrindulariek ez soilik 
oinezkoen kaleetatik, espaloi gainetik ere ibili daitezke. Arau hau oso 
polemikoa izan da beti Gasteizen, izan ere ez du goian aipatutako 
dekretua betetzen.

Eta zer da "semipeatonal" hori? Ba dirudienez, hiri bakoitzean modu 
batera ulertzen dute kontzeptu hau, alegia, gaztelaniaz ere ez dagoela 
garbi honek zer esan nahi duen. Gasteizen dagoen kale "semipeatonal" 
ospetsuenean, Alaba Jeneralaren kalean, automobil pribatuek ezin dute 
zirkulatu, soilik autobusak eta taxiak igaro daitezke. Hala ere, horrek 
ez du esan nahi oinezkoek lehentasuna dutenik. Kale arrunt batekin 
ezberdintasun bakarra du: kale arruntean oinezkoak ezin dira galtzada 
gainetik ibili, eta kale honetan bai, baina autobus bat datorrenean 
alboratu egin behar dute autobusari pasatzen uzteko.

Azalpen honen ondoren, seguru apur gehiago dakigula mugikortasunari 
buruz, baina nik oraindik ez dakit nola esan "semipeatonal" euskaraz.


> ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
> 
> 
> _Semipeatonal_  horrek oinezkoak (edo txirrindulariak) lehentasuna duela
> besterik ez du adierazten (Donostiakoetan, behintzat), gainerakoak kale
> arruntak direlako. Ez dira soilik oinezkoentzat, baina lehentasuna haiena
> da.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago