[itzul] semipeatonal

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ost, Ira 20, 11:46:35, CEST 2006


Ez naiz luze erantzunzalea baina...

1.- Uste dut benetako auzia oinezko eta ibilgailuek maila bereko zoru bat "partekatzean" dagoela. Hau da, oinezko eta bizikletazkoen lehentasuna markatu nahi ahala, garai zaharretako egoerara itzultzen ari garela, "partekatzari" dagokionean, oraingoz kale eta bide gutxi batzuetan: hots, oinezko eta ibilgailuak bide beretik ibili behar izatera, bidea denentzako zen garaietan bezala.

2.- Egoera hori, jakina, ez da gardena, ez egonkorra, espaloiak goraxeago jartzearekin asmatu zen sistema hankaz gora jartzen baitu. Oso aldakorra da herri eta kale batetik bestera; oso aldakorra da urte batzuetatik hona eta, zer esanik ez, izango da hurrengoetan; aldakorra da asteko agunen eta eguneko orduen arabera... Are gehiago, zoru osoa maila berean ez duten hainbat kale "arrunt" ere "partekatzeko" auzira biltzen da "zutiko jarri eta kentzeko edo lurretik ateratzeko erdi-automatikoen" bitartez.  

3.- Beraz, egoera aldakor hori urte dezentetarako denez, uste dut onena genukeela "partekatu" kontzeptu hori adostea: "erabilera partekatu" edo norbaiti bururatzen zaion beste egokiagoren bat. Behin hori garbi izanda, gero nahiko erraza da, bigarren mezu gisa, lehentasuna nork duen markatzea.

Erabilera partekatua. Oinezkoek dute lehentasuna.
Erabilera partekatua. Bizikletazkoek dute lehentasuna.
Erabilera partekatua. Oinezkoek eta bizikletazkoek dute lehentasuna.

edo gisako zerbait.

Ondo bizi

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de merka a bildua artez.net
Enviado el: martes, 19 de septiembre de 2006 13:05
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] semipeatonal


Zelan emango zenukete hori euskaraz? Burutaziorik?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago