[itzul] encinar con laurel/olmeda pamplonesa/coscojar con pinocarrasco

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Or, Ira 22, 09:54:39, CEST 2006


Biologian sobera aditua ez naiz, baina nik esanen nuke izen horiek berri samarrak direla. Duela urte batzuk Nafarroan diren baso motak sailkatu ziren. Sailkapen horrek 36 baso mota eman zituen. Eta izen horiek sailkapena egitean sortu zirela uste dut.

Ziurrenik ere "0lmeda pamplonesa" horri zerorrek eman beharko diozu euskarazko ordaina, "Iruñerriko zumardia" edo horrelako zerbait.

"Encinar con laurel" eta "coscojar con pino carrasco" horiekin esan nahi da, artadi edo artatza mota horretan ereinotz ugari dagoela, eta ereinotzaren eta artearen artean asoziazioa dagoela.  Gauza bera abariztian alepo pinuarekin.

"Somontano" horri dagokionez, lehenago aipatu dudan sailkapen horretan "carrascal somontano-aragonés"-ekin batera, "carrascal estellés" eta "carrascal castellano-aragonés" izenekin izendatu  ziren beste baso mota batzuk. Baina ekologian "montano" eta "somontano" maiz erabiltzen diren adjektiboak izanik, nik baino gehiago dakien batek erantzun beharko dio horri.       

Ez dakit zerbait argitu dizudan...

Aitzol


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Jon Arbizu
Enviado el: jueves 21 de septiembre de 2006 18:36
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] encinar con laurel/olmeda pamplonesa/coscojar con
pinocarrasco


Biologian adituentzat:
Zer dago "encinar con laurel" eta "coscojar con pino carrasco" horien azpian (alegia, zer esan nahi da "con" horrekin?)
Eta zer da eta zergatik esaten zaio "olmeda pamplonesa"?
Bukatzeko, "carrascal somontano-aragones" delakoan, somontano dagokio somontanori, alegia, mendipea, edo Somontano eskualdeari? 
Guztiak dira Nafarroako baso motak
Esker mila
Jon Arbizu



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago