[itzul] encinar con laurel/olmeda pamplonesa/coscojar con pino carrasco

Asier Sarasua asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Ira 22, 11:06:05, CEST 2006


Jon Arbizu <jarbizu a bildua ...> writes:

> 
> Biologian adituentzat:
> Zer dago "encinar con laurel" eta "coscojar con pino carrasco" horien azpian
(alegia, zer esan nahi da
> "con" horrekin?)
> Eta zer da eta zergatik esaten zaio "olmeda pamplonesa"?
> Bukatzeko, "carrascal somontano-aragones" delakoan, somontano dagokio
somontanori, alegia,
> mendipea, edo Somontano eskualdeari? 
> Guztiak dira Nafarroako baso motak
> Esker mila
> Jon Arbizu
> 
> 

"Euskal Autonomi Elkarteko landarediaren mapan" (1992koa):

- "Quejigal con boj" -> "Erkamezti ezpelduna"
- "Enebral pasto con junquillo" -> "Ipurudi/larre Aphyllantes-duna"
- "Pasto xerófilo con tomillo y aulaga" -> "Larre xerofiloa, ezkaia eta
elorritriska dituena"

Bide horretatik jo dezakezu lehen biak egiteko.

Hirugarrena egiteko:

- "Carrascal estelles" -> "Lizarrako karraskadia"

Laugarrenean, uste dut "somontano" horrek Aragoiko Somontano eskualdekoa dela
adierazi nahi duela. Honen aldeko bi arrazoi:

- "somontano" eta "aragonés" hitzen arteko marra, menpidea adierazi nahiko balu
"somontano aragonés" izango litzateke.
- Sailkapen hauetan, kategoriak bereizteko altitudea erabiltzen denean,
"colino", "montano", "alto montano", "subalpino" eta "alpino" erabiltzen dira.
Somontanorik ez, beraz.

Kontuan izan termino hauek ez dutela zentzu hertsirik esparru geografikoari
dagokionez: "olmeda pamplonesa" deitzen dena beste toki batzuetan ere ager
daiteke, Iruñerritik kanpo.

Asier.








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago