[itzul] ER: Ergatiboaren beharra
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Al, Ira 25, 15:42:24, CEST 2006
Juanen irtenbide/ihesbide 'koldarrak' oso ondo daude.
Baina Juanek gehiago ere esan du: <Hala ere, ergatibodunak, izan, zuzenak
dira. Ergatiboa kentzea, debeku ezezik, nahasbide ere bada>.
Nahasbidearena ere egia da (Juanek jarri duen adibidean garbi ikusten da),
baina debekuarena ez dakit hain garbi dagoen. Nik, egia esateko, ergatiboa
jarri ohi dut idatzizkoan (edo ihesbide 'koldarraz' baliatu ohi naiz),
baina, ahozkoan ergatibo horiek maiz jaten ditudala ohartuta nago. Baliteke
erdipurdiko hiztuna izateagatik gertatzea, baina oso hiztun onen ezpainetan
ere entzun ditut horrelakoak.
Itzulisten ere atera da, inoiz, gaia. Iratxe Goikoetxeak lehengo urtean
jakinarazi zigun Jagoneten galdetu zuela, eta erantzun hau eman ziola
Gramatika Batzordeak:
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
GALDERA
-Mendia* oso polita egon behar du elurtuta.
-Moduren bat* egon behar du hau konpontzeko.
ERANTZUNA
"Mendiak oso polita egon behar du elurtuta" eta "Moduren bat egon behar du
hau konpontzeko" dira forma zuzenak. Izan ere, perpaus batzuetan,
"existentzial" deitutako subjektu ezkutua dutenetan (eta horietakoa da
"Moduren bat egon behar du hau konpontzeko"), badirudi, tradizioaren
arabera, egokiagoa dela subjektu hori absolutuan ematea, eta ez ergatiboan.
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
Eta Bittor Hidalgok ere jakinarazi zigun 2002an antzeko galdera egin ziola
Euskaltzaindiari:
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
GALDERA (2002-III-12)
Onargarria al da ergatibo eza segidakoa bezalako esaldi batean (merezi
aditzarekin bezala)?
OSO GOGORRA IZAN BEHAR DU ZURE FAMILIAKO NORBAIT HORRELAKO EGOERA BATEAN
IKUSTEA(K).
Niri egia esan, horrelakoetan, K oso gogorra egiten zait. Hau da, berez
esaldia OSO GOGORRA DA zentzuan ulertzen delako, nahiz eta BEHAR erantsita,
leku gehienetan hau DU aditza bihurtu.
ERANTZUNA (2002-V-22)
Galdera da OSO GOGORRA BEHAR DU ZURE FAMILIAKO NORBAIT HORRELAKO EGOERA
BATEAN IKUSTEA(K) esaldiak azkeneko -K hori behar duen ala ez.
Gramatika batzordearen ustez, auzi hori ez dago argi. Gutako askori "-k"
gabekoa egiten zaigu normalagoa, baina ezin esango genuke bestea ("-k"
duena) okerra denik. Ez gara, beraz, ez bata eta ez bestea txartzat ematera
ausartzen.
Gramatika batzordea
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
Ez dakit geroztik Gramatika batzordeak gaia landu duen. Bestela, erantzun
horiek ikusita, ez du ematen debeku espliziturik dagoenik, ezta?
("Kontrol-sistemen kasuan, konponbide nazionalak garatzea(k) izan behar du
helburua" adibideaz ari naiz, batez ere)
Alfontso Mujika
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 25 de septiembre de 2006 13:27
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: Ergatiboaren beharra
Badirudi tirabira gertatzen dela halakoetan gramatikak eskatzen duenaren
("behar" modalarekiko komunztadura) eta zentzuak nahi lukeenaren ("izan",
"egon" aditz nagusiekikoa) artean.
Koldar samarra irudituko zaizu, baina adierazpidea moldatzea iruditzen zait
irtenbiderik egokiena, hura hobetuz zalantza uxaturik:
... garatzea izan behar dugu (edo "behar du planak/Xk") helburu
... erakunde bakarra (ezarri) behar da.
Hala ere, ergatibodunak, izan, zuzenak dira. Ergatiboa kentzea, debeku
ezezik, nahasbide ere bada:
... garatzea izan behar du (norbaitek)helburu(a)
(Beste egun batean, "egon" eroso(egi)oz mintza gintezke).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bakun
Bidalia: astelehena, 2006.eko irailak 25 13:07
Nora: ItzuList
Gaia: [itzul] Ergatiboaren beharra
Kaixo, egunon:
Testu bat zuzentzen ari naiz, eta honako esaldi hauek agertu zaizkit -baita
zalantza ere-:
"Kontrol-sistemen kasuan, konponbide nazionalak garatzea(k) izan behar du
helburua."
"Europar Batasuneko herrialde guztietan, Batasuneko harremanaetarako
erakunde bakarra(k) egon behar du".
Ergatiboa markatu behar al da halakoetan?
Mila esker
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago