[itzul] Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
As, Ira 26, 11:45:06, CEST 2006
Bai, halakoetan zalantza egin ohi dugu ea begirunea zor zaion jatorrizko
testuari (alegia, zuzena ez izanda ere, 'ofiziala' bada, gu nor gara hori
aldatzeko?) edo ea logikoa den garai bateko gehiegikeriei (funtzionari,
notari... delegaritza...) eustea.
Eta erantzuna ez da hain erraza, nik uste. Izena ofiziala bada, eta
erregistratuta badago, guk aldatu behar al dugu?
Adibidez, EIZIEren hasierako izena, oker ez banago, <Euskal Itzultzaile,
Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartea> zen (Gaur egun, <Euskal
Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea> da). EIZIEk izena aldatu
ez balu, ez dut uste zilegia izango zenik guk, 'interpretari' forma
desegokia dela-eta, aldatzeko lizentzia hartzea.
<Ahizpa Ospitalariak>, berriz, izen ofizala al da? Izen erregistratua al da?
Uste izatekoa da ezetz (baina uste hutsa da). Hala bada, pentsa dezakegu
garai bateko 'bekatutxoa' dela eta zuzentzen ausar gintezke, Baina oso gai
labaina iruditzen zait.
Alfontso Mujika
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: martes, 26 de septiembre de 2006 10:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul]Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
Oraintxe bertan bidali dudana zuzendu beharra daukat. Izan ere,
Euskaltzaindiaren arauaz gogoratu naiz oraintxe bertan. Horrela, bada,
"ospitalario" behar luke, eta ez nik jasotako "ospitalari", web gunekoa
gorabehera, ezta?
Xabier
----- Original Message -----
From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 26, 2006 10:46 AM
Subject: Re: [itzul]Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
> Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa OspitalARIak, web gunearen arabera.
>
> Bai, guri ere noiz edo noiz suertatu izan zaigu haien izena itzuli behar
> izatea, eta guk ere haien web gunetik hartu izan dugu.
>
> Xabier
> ----- Original Message -----
> From: "Etxebarria Bartolome, Jabier" <jetxebarria a bildua alava.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, September 26, 2006 10:34 AM
> Subject: Re: [itzul]Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
>
>
>
http://66.102.9.104/search?q=cache:atw6Dz6phQMJ:www.aita-menni.org/documento
s/amb.pdf+ahizpa+hospitalarias&hl=eu&ct=clnk&cd=1
> Ahizpa Ospitalarioak
>
> Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarioak
> www.aita-menni.org
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Agurtzane Mallona
> Enviado el: martes, 26 de septiembre de 2006 10:27
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
>
>
> Egun on guztioi:
> Hemen nabil Arrasateko Aita Menni Ospitalean laguntzen duten
> ahizpa horien euskal izena aurkitu ezinik. Begiratu dut Gipuzkoako
> Elizbarrutiaren webean baina erdal izena baino ez zait ageri. Inork
> lagundu diezadake? Zuetarikoren batek ahizpa hauen euskal izenik
> ezagutzen badu bihotzez eskertuko nioke.
>
> Agurtzane Mallona
> Deustuko Unibertsitatea
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago