[itzul] Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Ira 26, 11:58:15, CEST 2006
Erabat ados zurekin, Alfontso. Zuk adierazitako argudio horiexek makina bat
aldiz izan ditugu hizpide geuk ere lanean.
Xabier
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 26, 2006 11:45 AM
Subject: Re: [itzul]Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
> Bai, halakoetan zalantza egin ohi dugu ea begirunea zor zaion jatorrizko
> testuari (alegia, zuzena ez izanda ere, 'ofiziala' bada, gu nor gara hori
> aldatzeko?) edo ea logikoa den garai bateko gehiegikeriei (funtzionari,
> notari... delegaritza...) eustea.
>
> Eta erantzuna ez da hain erraza, nik uste. Izena ofiziala bada, eta
> erregistratuta badago, guk aldatu behar al dugu?
>
> Adibidez, EIZIEren hasierako izena, oker ez banago, <Euskal Itzultzaile,
> Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartea> zen (Gaur egun, <Euskal
> Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea> da). EIZIEk izena
aldatu
> ez balu, ez dut uste zilegia izango zenik guk, 'interpretari' forma
> desegokia dela-eta, aldatzeko lizentzia hartzea.
>
> <Ahizpa Ospitalariak>, berriz, izen ofizala al da? Izen erregistratua al
da?
> Uste izatekoa da ezetz (baina uste hutsa da). Hala bada, pentsa dezakegu
> garai bateko 'bekatutxoa' dela eta zuzentzen ausar gintezke, Baina oso gai
> labaina iruditzen zait.
>
> Alfontso Mujika
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Xabier Aristegieta
> Enviado el: martes, 26 de septiembre de 2006 10:53
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul]Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
>
>
> Oraintxe bertan bidali dudana zuzendu beharra daukat. Izan ere,
> Euskaltzaindiaren arauaz gogoratu naiz oraintxe bertan. Horrela, bada,
> "ospitalario" behar luke, eta ez nik jasotako "ospitalari", web gunekoa
> gorabehera, ezta?
>
> Xabier
>
> ----- Original Message -----
> From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, September 26, 2006 10:46 AM
> Subject: Re: [itzul]Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
>
>
> > Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa OspitalARIak, web gunearen arabera.
> >
> > Bai, guri ere noiz edo noiz suertatu izan zaigu haien izena itzuli behar
> > izatea, eta guk ere haien web gunetik hartu izan dugu.
> >
> > Xabier
> > ----- Original Message -----
> > From: "Etxebarria Bartolome, Jabier" <jetxebarria a bildua alava.net>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Tuesday, September 26, 2006 10:34 AM
> > Subject: Re: [itzul]Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
> >
> >
> >
>
http://66.102.9.104/search?q=cache:atw6Dz6phQMJ:www.aita-menni.org/documento
> s/amb.pdf+ahizpa+hospitalarias&hl=eu&ct=clnk&cd=1
> > Ahizpa Ospitalarioak
> >
> > Jesusen Bihotz Sakratuaren Ahizpa Ospitalarioak
> > www.aita-menni.org
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > nombre de Agurtzane Mallona
> > Enviado el: martes, 26 de septiembre de 2006 10:27
> > Para: ItzuL
> > Asunto: [itzul] Hermanas Hospitalarias del Sagrado Corazón
> >
> >
> > Egun on guztioi:
> > Hemen nabil Arrasateko Aita Menni Ospitalean laguntzen duten
> > ahizpa horien euskal izena aurkitu ezinik. Begiratu dut Gipuzkoako
> > Elizbarrutiaren webean baina erdal izena baino ez zait ageri. Inork
> > lagundu diezadake? Zuetarikoren batek ahizpa hauen euskal izenik
> > ezagutzen badu bihotzez eskertuko nioke.
> >
> > Agurtzane Mallona
> > Deustuko Unibertsitatea
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago