[itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna

merka a bildua artez.net merka a bildua artez.net
As, Ira 26, 16:44:41, CEST 2006


Ez dakit hitza ondo hartuta dagoen, baina egia da soziologian hiritartasun 
hitzaren erabilera dela zabalduena "ciudadanía" horretaz aritzeko. beharbada 
ez da egokiena izango, hala ere niri ulergarria iruditzen zait eta, hedatua 
baldin badago, ez litzateke aldatu behar, soziologo euskaldunek hala eman 
baldin badute eta ados baldin badaude.

Hala ere beste zarbait hartu beharko lizateke kontuan: nik ulertzen 
dudanagatik, hiritartasun kontzeptua zabalagoa da, status politiko berezi 
bati egiten dio erreferentzia (betebeharrak, eskubideak, globalizazioa...), 
sakoneko eztabaida politiko baterako erabiltzen den hitza da; eta 
herritartasuna gehiago dago lotuta egoera administratibo soilarekin 
(soziologia / zientzia politikoko eztabaida intelektualak eta kaleko 
errealitatea ez nahastearren).

Iritzi gehiagoren zain.

Ugaitz.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago