[itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna

AElosegi antton.elosegi a bildua ehu.es
As, Ira 26, 17:01:16, CEST 2006


 Nire ustez soziologiarako ez ezik,  zuzenbiderako  eta politologiarako
(politikarako) ere oso komenigarria da bi hitz desberdin (hiritar/herritar)
erabiltzea inguruko hizkuntzek bereizten dituzten kontzeptuak bereizteko.
Hiritar hitza (tradizio eskasekoa esanahi horrekin, baina indatzen ari dena)
guztiz egokia da eskubide eta obligazioen subjektua adierazteko (ciudadano,
citoyen, citizen), eta betiko herritar hitza, ezin hobea herri batekiko
(edozein mailako herri) lotura adierazteko. Europako hiritarrak izan
gaitezke Euskal Herritarrak (edo euskal herritarrak). Eztabaida zaharra dugu
hau, baina ez horregatik erabakia.
Antton Elosegi

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: merka a bildua artez.net
Bidaltze-data: martes, 26 de septiembre de 2006 16:45
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Ez dakit hitza ondo hartuta dagoen, baina egia da soziologian hiritartasun
hitzaren erabilera dela zabalduena "ciudadanía" horretaz aritzeko. beharbada
ez da egokiena izango, hala ere niri ulergarria iruditzen zait eta, hedatua
baldin badago, ez litzateke aldatu behar, soziologo euskaldunek hala eman
baldin badute eta ados baldin badaude.

Hala ere beste zarbait hartu beharko lizateke kontuan: nik ulertzen
dudanagatik, hiritartasun kontzeptua zabalagoa da, status politiko berezi
bati egiten dio erreferentzia (betebeharrak, eskubideak, globalizazioa...),
sakoneko eztabaida politiko baterako erabiltzen den hitza da; eta
herritartasuna gehiago dago lotuta egoera administratibo soilarekin
(soziologia / zientzia politikoko eztabaida intelektualak eta kaleko
errealitatea ez nahastearren).

Iritzi gehiagoren zain.

Ugaitz.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago