[itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna
e-oregi a bildua ej-gv.es
e-oregi a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 27, 09:33:59, CEST 2006
Eztabaida polita da, politik bada, herritar vs. hiritar hau.
Anttonek arrazoi du: oso da komenigarria bi hitzak erabiltzea kontzeptu desberdinak bereizteko. Nire iritziz, horrela banatzen dira biok: herritar= citoyen; hiritar: citadin. Bestalde, kaletar beste zerbait da: baserritar/kaletar oposizioa.
Gaur egun euskaratuta dauden lege-testu (ia) guztietan herritar erabiltzen da (eta erro horretako gainerakoak) ciudadano/ciudadanía kontzeptua izendatzeko.
Kontua da, herritar kontzeptua batzuk (oso joera askotan) ethnos-i lotzen diotela, konturatu gabe gaurko euskaran, izatekotan, demos-ekin lotzen dela. Noski, hiritar polis-en ondorengo dela, baina ez demos-ena.
Beraz, nire ustez herritar da ciudadano-ren euskal ordainik onena eta, bestalde, tradizioa duena. Adibidez, Frantziako Iraultza garaian euskaratutako Konbentzioaren adierazpenetan: Herritarrok=Citoyens! Orain berrehun urte baino lehenagoko errepublikazale euskaldunen tradizioarekin bat egitea ez da, nire ustez, etnizismoan erortzea.
Eneko Oregi
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
HAEE-IVAP
945-017647
e-oregi a bildua ej-gv.es
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de AElosegi
Enviado el: asteartea, 2006.eko irailak 26 17:01
Para: merka a bildua artez.net; 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna
Nire ustez soziologiarako ez ezik, zuzenbiderako eta politologiarako
(politikarako) ere oso komenigarria da bi hitz desberdin (hiritar/herritar) erabiltzea inguruko hizkuntzek bereizten dituzten kontzeptuak bereizteko. Hiritar hitza (tradizio eskasekoa esanahi horrekin, baina indatzen ari dena) guztiz egokia da eskubide eta obligazioen subjektua adierazteko (ciudadano, citoyen, citizen), eta betiko herritar hitza, ezin hobea herri batekiko (edozein mailako herri) lotura adierazteko. Europako hiritarrak izan gaitezke Euskal Herritarrak (edo euskal herritarrak). Eztabaida zaharra dugu hau, baina ez horregatik erabakia. Antton Elosegi
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: merka a bildua artez.net
Bidaltze-data: martes, 26 de septiembre de 2006 16:45
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] soziologian herritartasuna = hiritartasuna
Ez dakit hitza ondo hartuta dagoen, baina egia da soziologian hiritartasun hitzaren erabilera dela zabalduena "ciudadanía" horretaz aritzeko. beharbada ez da egokiena izango, hala ere niri ulergarria iruditzen zait eta, hedatua baldin badago, ez litzateke aldatu behar, soziologo euskaldunek hala eman baldin badute eta ados baldin badaude.
Hala ere beste zarbait hartu beharko lizateke kontuan: nik ulertzen dudanagatik, hiritartasun kontzeptua zabalagoa da, status politiko berezi bati egiten dio erreferentzia (betebeharrak, eskubideak, globalizazioa...), sakoneko eztabaida politiko baterako erabiltzen den hitza da; eta herritartasuna gehiago dago lotuta egoera administratibo soilarekin (soziologia / zientzia politikoko eztabaida intelektualak eta kaleko errealitatea ez nahastearren).
Iritzi gehiagoren zain.
Ugaitz.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago