[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
z-nikolas a bildua ej-gv.es
z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 27, 12:30:42, CEST 2006
Guztiz ados nago Ugaitzekin. Zelai
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de merka a bildua artez.net
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 12:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna
Hiritartasuna mugez gain doan kontzeptua da, beste errealitate bat
definitzen duena: guztiok gara hiritarrak, baina herrialde bateko kide
garenez, herrialde horretako herritarrak gara. Hiritartasun kontzpetuak muga
hori apurtzen du eta mundu osoan, gizartean ematen den egoera bat
adierazteko erabiltzen da: parte hartzen duen pertsona, eskubideak dituena,
betebeharrak ditena... hori hiritarra da. Eskubide eta betebehar horiek
aitortuta ez dituenean herritarra izan daiteke, biztanlea, herri bateko
kide, baina ez hiritar. Beraz, eta nire ustez, eztabaida etimologikotik
harago doan zerbaitetaz ari gara. Eta klasikoek ez zituzten jorratu gaur
egun pil pilean dauden errealitate guztiak, horietara guk moldatu beharra
dugu.
Ugaitz.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago