[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Ira 27, 12:43:51, CEST 2006





>Eta klasikoek ez zituzten jorratu gaur egun pil pilean dauden errealitate
guztiak, horietara guk moldatu beharra
dugu.

Jakina, zertan eginik ere ez zuten. Baina hizkuntzalaritza, soiologia eta
itzulpengintza jakintza alor desberdinak dira, erabat (denak letren alor
klasikoan sartuta egonda ere). Alegia, itzultzailearen ikuspegia ez da,
nahitaez, hizkuntzalariarena izango, ezta hurrik eman ere, soziologarena:
ikusi besterik ez dago, esaterako, garapen "sostengatuaren" inguruan
jazotakoa. Itzultzaileok geure kabuz proposatu ohi ditugu "soluzio(txo)ak"
adituek (dena delako jakintza alorrekoek edo terminologoek) harako termino
edo esapide tekniko hura zerez ordaindu erabaki ez badute. Bestela, zuen
esanetara (norberaren iritziak iritzi).

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago