[itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Ira 27, 12:35:02, CEST 2006


Ni ez naiz soziologo, ez terminologo, baina <<herritar>> entzuten dudanean belarriak edo senak <<paisano>> ekartzen dit gogora, Nafarroan -behintzat- erdaraz ari garenean maiz erabiltzen ohi dugun hitza.

Jose Maria Jimeno Jurio artaxoar handiak frogatu zuen <<Iruñea>>-k <<ciudad>> erran nahi duela, edo eta bederen erran nahi zuela, bertzorduz, hobeki erranik.

Gainera, badugu <<hiri>> <<polis>> eta antzekoen ordain izan daitekeena. Hiriak izan omen ziren gure Ertaroan halako aurreramendu sozial eta politiko baten aintzindari izan zirenak (Nafarroako Gorteetan jarleku zeukaten Nafarroako <<hiri onek>>, adibidez.

Sobera luzatu gabe, ni nire herriko / nire "tierra"-ko herritarra banaiz, baina gainera Frantses Iraultzak eta ondotikako bertze mugimendu batzuek ekarri eta lortutako eskubide guztien jabe den <<citoyen>> ere izan nahi dudanez, munduko <<hiritarra>> izan nahi nuke.

Pedro Diez de Ultzurrun Sagalá.



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de merka a bildua artez.net
Enviado el: miércoles, 27 de septiembre de 2006 12:25
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: soziologian herritartasuna = hiritartasuna


Hiritartasuna mugez gain doan kontzeptua da, beste errealitate bat 
definitzen duena: guztiok gara hiritarrak, baina herrialde bateko kide 
garenez, herrialde horretako herritarrak gara. Hiritartasun kontzpetuak muga 
hori apurtzen du eta mundu osoan, gizartean ematen den egoera bat 
adierazteko erabiltzen da: parte hartzen duen pertsona, eskubideak dituena, 
betebeharrak ditena... hori hiritarra da. Eskubide eta betebehar horiek 
aitortuta ez dituenean herritarra izan daiteke, biztanlea, herri bateko 
kide, baina ez hiritar. Beraz, eta nire ustez, eztabaida etimologikotik 
harago doan zerbaitetaz ari gara. Eta klasikoek ez zituzten jorratu gaur 
egun pil pilean dauden errealitate guztiak, horietara guk moldatu beharra 
dugu.

Ugaitz. 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago